Prentsa Aretoa

2017/03/09

Iparragirrek genero indarkeriari irtenbidea bilatzerakoan arreta erasotzailean jar dadila eskatu du

EAJren senatariak gizonezkoekin egiteko maskulinotasun ereduak berraztertzeko lan programak gauzatzea exijitu dio Berdintasun Ministroari.

rss Ezagutzera eman
Iparragirrek genero indarkeriari irtenbidea bilatzerakoan arreta erasotzailean jar dadila eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirrek genero indarkeriari irtenbidea bilatzerakoan arreta erasotzailean jartzera deitu du, biktimarengan egin beharrean. Berdintasun Ministroak gaur goizean egin duen agerraldian, bozeramaile jeltzaleak gizonezkoekin egiteko maskulinotasun ereduak berraztertzeko lan programarik aipatu ez izana aurpegiratu dio Dolors Montserrati, eta bide batez Eusko Jarularitzak Emakunderen bitartez sustatzen duen Gizonduz programa goraipatzeko aprobetxatu du.

Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak berriz ere azpimarratu du genero indarkeriari,  gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazle gorenena moduan ulertuta, prebentzioaren heziketaren zentzurik zabalenetik egin behar zaiola aurre hezkidetzari garrantzi berezia emanez, baina horretara mugatu gabe. “Hezkidetza hitzaldiak oso ondo daude, baina derrigorrezko eta etenik gabeko lana egin behar da, beste arlo batzuetan egiten den bezala”.

Horrez gain, hezkuntzaren ideia eskolatik haratagoko esparruetara ere zabaldu du berriz, komunikabideengan garrantzi berezia jarriz. “Desberdintasuna iraunarazten duen eginkizunen ikuspegi soziala betikotu ahal duten tresnak dira, baina baita ikuspegi hau aldarazteko trenak ere badira”, gogoratu du, Euskadin komunikabide eta publizitate agentziekin arlo honetan egindako lana goraipatuz. Bestalde, indarkeria  matxista sufritzen duten emakumezkoekin lanean hasteko salaketa jartzea "ez litzateke izan behar mekanismoak martxan jartzeko bide bakarra”, ordezkari jeltzalearen iritziz.

Autonomi Erkidegoetako Batzorde Nagusiaren barruan egindako agerraldian Emakundeko zuzendaria den Izaskun Landaida ere izan da, eta bertan Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak ere hartu du parte. Jokin Bildarratzek indarkeria matxista estatuko gai moduan kontuan hartzea aldarrikatu du, eta honen eraginez eta terrorismoaren eraginez eragindako hilketek prentsan izaten duten oihartzun desberdina eta hartutako neurrietan ematen den aldea salatu du. “Hogeita hamar urtetan 2.400 hildako baino gehiago izatea drama onartezina da gizarte demokratiko batean, biztanleen erdiak aske bizitzeko eskubidea bermatuta ez duen gizarte batean”, gaitzetsi du. Horregatik, arazo honek Estatuko Aurrekontu Orokorretan lekua izan dezan eskatu dio  Berdintasun Ministroari. “Gai honek ezin du mugarik izan; pertsonen bizitzaz ari gara”.

Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU