Prentsa Aretoa

2017/04/04

Energia berriztagarrien enkantean bertoko industria garatzeko gaitasuna baloratzea eskatu du Cazalisek

EAJren senatariak ekaineko deialdian neutraltasun teknologikoa ezabatzea exijitu du, teknologien araberako kupoak ezarriz Estatuko sektore eolikoaren garapena sustatzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ekainean egin beharreko energia berriztagarrien enkantean neutraltasun teknologikoaren kontzeptua ezabatzea eta teknologien araberako kupoak ezartzen dituen deialdia egin dezala proposatu dio Jose Maria Cazalisek Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministroari. EAJren senatariaren esanetan, Alemania, Frantzia edota Erresuma Batuan jarraitzen den neurri honek “garapen maila desberdinetako teknologiak, sistemaren integrazioa eta aktore txikiagoen parte hartzea sustatzen ditu, bertoko industriaren garapena bultzatzeaz gain”.  

Izan ere, senatari jeltzaleak Ministerioak irizpide ekonomikoetan bakarrik ez oinarritzea exijitu dio Alvaro Nadali, “deialdiak autonomia erkidegoen ekonomia berpizteko duen garrantzia” ere kontuan hartzea eskatuz. Guztira 3.000 megawatt aterako dira lehiaketara eta Cazalisen helburua iaz egin zen lehiaketan jarraitu ziren baldintzak ez errepikatzea da, orduan atera ziren 700 megawatt merkatuko prezioan baino merkeago lortu baitzituzten enpresa batzuek. “Exekutiboak eguzki energiarentzat zituen laguntzak kendu izanak Estatuko sektore fotovoltaikoaren suntsiketa eragin zuen, eta enkantea prezioan baino ez balitz oinarrituko Estatuak berak erraztuko zukeen kalitate gutxiagoko teknologiak sartzea, adibidez Txinan ekoiztu eta handik inportatutakoak, Estatuan ekoiztutako teknologia ordezkatzeko”.

Sektore fotovoltaiko espainiarraren egoerarengatik atsekabea agertu ostean, Cazalisek mundu mailako bosgarren potentzia eta Estatuko BPGari urtero 2.731 milioi euroko ekarpena egiten dion industria eolikoa babestera deitu du, honen etorkizunari modu negatiboan eragingo ez dion enkantea exijituz. “Estatuko Gobernuak bereizketa teknologikorik gabeko enkantea antolatzen badu etorkizunerako aproposena den ‘mix teknologikoa’ zein izan behar duen erabakitzeko duen ahalmenari uko egingo dio, egitez, erabaki garrantzitsu hau merkatuaren gorabeheren pentzu utziz”. 

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU