Prentsa Aretoa

2017/04/05

Senatuak Euskadiko tren geltokietako irisgarritasunaren aldeko aurrerapausoa eman dezala lortu du EAJk

Goi Ganberak Euskal Autonomia Erkidegoko tren geltokietarako konprometituta dituen ekintzak zehaztuko dituen egutegia finkatzea eskatu dio Estatuko Gobernuari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJren ekimenez, Senatuak Euskal Autonomia Erkidegoko tren geltokietarako irisgarritasun mailan konprometituta dituen ekintzak zehaztuko dituen egutegia finkatu dezala eskatu dio Estatuko Gobernuari. Talde Parlamentario guztiekin adostutako transakzio emendakin baten bitartez aipatutako konpromisoak ebaluatzeko programa ere finkatzea eskatuko da.

Maria Eugenia Iparragirreri egokitu zaio aurreko Osoko Bilkuran egindako interpelazioaren ondoriozko mozioa defendatzea, eta Sustapen Batzordeko EAJren bozeramaileak konkrezio gehiago eskatu dio Ministerioari Euskadiko tren geltokietan mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasuna lortzeko egin beharreko ekimenak azaltzerakoan. “Gure iritziz, horixe da legeak ezartzen duena betetzen joateko bide bakarra”, jakinarazi du senatariak 1/2013 (azaroaren 29koa) Lege Errege-Dekretua gogoratuz; ezgaitasuna duten pertsonen eta euren gizarteratzearen aldeko eskubideen Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen Lege Errege-Dekretua.

Garraiobideetara iristeko eta hauek erabiltzeko ezgaitasuna duten pertsonak ez baztertzearen aldeko, eta hauen irisgarritasuna ahalbidetzeko eskubidearen aldeko  Euzko Abertzaleak Taldearen errekonozimendua azaldu du Iparragirrek; honekin batera iritzi dio, baita ere, beharrezkoa dela “irisgarritasun unibertsala sustatzea, horretan sineste dugula erakustea; pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta legea betetzeko beharra dugulako”.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU