Prentsa Aretoa

2017/04/27

Cazalis, pozik Europako Parlamentuak onartu duen erresoluzioarekin Venezuelari orden demokratikoa berrezarri dezan eskatuz

EAJko senatariak atzo bertan eskatu zion Estatuko Gobernuari Europa mailako postura komuna bila dezala Venezuelarako, “Europa demokraziaren erreferente izaten jarraitzen duelako mundu mailan”.

rss Ezagutzera eman
Cazalis, pozik Europako Parlamentuak onartu duen erresoluzioarekin Venezuelari orden demokratikoa berrezarri dezan eskatuz

ARGAZKIA JAITSI

Jose Maria Cazalis pozik agertu da Europako Parlamentuak gaur onartu duen erresoluzioarekin, non Venezuelari ‘orden demokratiko osoaren ezarpena berma dezala eta preso politiko guztiak berehala aska ditzala’ eskatzen zaion. ALDE Taldeko parlamentariek aurkeztutako ekimena, tartean Izaskun Bilbao jeltzalea ere, atzo EAJko ordezkariak Senatuan azaldutakoaren ildotik doa; bertan, Cazalisek Europako Batasuna osatzen dute herrialdeek Venezuelarekiko postura koherente eta bateratua mantentzea ezinbestekoa dela jakinarazi zuen, “Europa demokraziaren erreferente izaten jarraitzen duelako mundu mailan”.

Iberoamerikarako Gaietarako bozeramaile jeltzaleak helburu hori duen emendakin bat txertatu zuen atzo Goi Ganberan onartu zen mozio batean, “onargarria den helburu bakarra lortze aldera: Venezuelako herriaren sufrimenduarekin amaitzea, demokrazia ezartzea eta Venezuela berriz ere herri aberatsa izan dadila, pertsonak duintasunez eta estutasunik gabe bizi daitezen”.

EAJko senatariaren iritziz, Europako Batasunak Venezuelak bizi duen zorigaiztoko egoera gainditzeko irtenbide azkar eta egokia bilatzeko eskura dituen bide guztiak jarri ahal ditu eta jarri behar ditu, izan ere, gaur egun ia ezinezkoa da botikak aurkitzea eta elikagairik oinarrizkoenak lortzea. “Amesgaizto hau amaitzen denean Europako Batasuna ezinbestekoa izango da herria berriz ere altxatzeko Gizarte Estatu eta Eskubide Estatuaren ikuspuntutik, demokrazia eta justizia soziala finkatzen lagunduz”, iritzi dio.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU