Prentsa Aretoa

2017/05/09

Cazalisek arantzel gabeko atun trontzoak inportatzeko kuota zatitzea eskatu du

EAJko senatariak salatu duenez, EBrekin arrantza akordiorik ez duten herrialdeetako eskaintza guztia urte hasieran merkaturatzen bada izoztutako atun osoaren prezioa kanpaina guztirako hondoratzen da.

rss Ezagutzera eman
Cazalisek arantzel gabeko atun trontzoak inportatzeko kuota zatitzea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Jose Maria Cazalisek Europako Batasunarekin lehentasunezko arrantza akordiorik ez duten herrialdeetatik arantzel gabeko atun trontzoak inportatzeko kuota zatitzea eskatu dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministroari. Euzko Abertzaleak Taldeko arrantza arloko bozeramailearen helburua da kuota osoa ez dadila urteko lehen asteetan merkaturatu, ondorioz izoztutako atun osoaren prezioa hondoratu ez dadin. “Prezioan distortsioak kanpaina guztian irauten du, zaila delako honi buelta ematea; honek kalte handia eragiten dio gure atun-flotari, baita kontserba enpresei ere”, azaldu du senatariak. Adibide moduan, 2014an kuota osoa urtarrilaren 10erako agortuta zegoela gogoratu du.

Gobernua Kontrolatzeko saioan Cazalisek proposatu duen neurria Kontseiluko UE/2015/2265 arautegiak mugatzen du, izan ere, honen bitartez 2018ra arte arantzel edota zergarik gabeko 25.000 tona (30.000 tonaraino ere gehitu daiteke) atun trontzo inportatu ditzake Europak transformaziorako; hain zuzen ere, aurretiaz manufakturatutako atun trontzoak, zuzenean kontserbara doazenak. Honen ondorioz, arautegiaren mugaeguna heldu arte kuota zatitzea da irtenbide bakarra “urtero sortzen duen distortsioa leuntzeko, kontserba industria hornitzea ziurtatzeko helburuari kalterik egin gabe”.

Izan ere, EAJko senatariak zalantzan jarri du arantzelik gabeko kuota hauek mantentzeko edo gehitzeko arrazoia eraldatze industriaren horniketa bermatzea edota Europako Batasuneko arrantza produktuen elaborazioa arriskuan ez jartzea denik, Batasuneko arautegiak dioenez, izan ere, “Europako eta lehentasunezko erregimena duten herrialdeen flotek 800.000 tona inguru atun oso harrapatzen dituzte, urte osoan prezio onean eskura izanik; gainera, atuna inportatu ere egin daiteke, jakina, dagokion arantzelarekin”.

Duela bi urte Cazalisek berak Osoko Bilkuran osasun arau eta giza eskubideak errespetatzen ez dituzten herrialdeetatik arantzel gabeko atun trontzoak inportatzeko kuota ezabatzea eskatu zuenean aipatu zuen legez, aurretiaz manufakturatutako atun trontzoak inportatzeak Estatuan hainbat lanpostu galtzea eragiten du, gainera. “Kontserba prozesuko azken urratsetan erabiltzeko moduko pieza garbiak dira; trontzo horiek ateratzeko lanpostuak jatorrizko herrialdeetan sortuko ziren, ez hemen”. Ordezkari jeltzaleak orduan jakinarazi zuen moduan, atuna osorik manipulatzeko 1.000 lagun behar izaten dira, 288 egunetan zehar lan handia eginez; lanpostu horiek desagertu egingo lirateke, horrez gain, arrantzale gutxiago behar izango lirateke arrantzan irteteko eta gure ontzitegiek itsasontzi gutxiago eraikiko lituzkete.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU