Prentsa Aretoa

2017/05/10

Herriaren Defendatzaileak ETAren biktimen inguruko txosten bat egiterakoan Bake eta Elkarbizitzarako Idazkaritza kontuan hartu ez izana gaitzetsi du Cazalisek

EAJko senatariak tortura salaketa eta terrorismo delituengatiko presoen urrutiratzearen inguruan Estatuko Gobernuaren aurrean irmo agertu ez izana aurpegiratu dio berriz ere Soledad Becerrili.

rss Ezagutzera eman
Herriaren Defendatzaileak ETAren biktimen inguruko txosten bat egiterakoan Bake eta Elkarbizitzarako Idazkaritza kontuan hartu ez izana gaitzetsi du Cazalisek

ARGAZKIA JAITSI

Jose Maria Cazalisek Herriaren Defendatzailea kritikatu du ETAren biktimen eskubide eta gaur egungo egoeraren inguruko txostena egiterakoan Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitzarako Idazkaritzaren iritzia kontuan hartu ez izanagatik. EAJko senatariak gaitzetsi egin du Soledad Becerrilek “biktimen aitortzarako eta euskal zein Estatuko gizartearen berradiskidetzerako asmoarekin egiten den edozein ekimenetarako nahitaezkoa” denari horren inguruan galdetu ez izana. “Testua osatu gabea geratuko da beti arlo horretan lanean ari diren euskal erakundeak ez badira kontuan hartzen”.

2016rako Herriaren Defendatzailearen gestioari dagokion txostenaren aurkezpenaren eztabaidan, beste behin, Cazalisek erakundea “torturaren inguruko egoeren eta salaketen aurrean martxan jarri behar dela” nabarmendu du. Europako Giza Eskubideen Hitzarmena sinatu zenetik Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zortzi aldiz zigortu du tortura salaketak ez ikertzeagatik. “Gure ustez, zure txostenean jasotako ekimenak eta Herriaren Defendatzailea bera ez dira irmoak izan Estatuko Gobernuarekin, horregatik tortura bezalako gertaera higuingarri hauen aurrean herriaren defendatzaile funtzioa bete dezazun eskatzen dizugu”.

Beste urte batez, bozeramaile jeltzaleak espetxe gaietan ematen diren bidegabekeriak gogoratu ditu, larri edo hiltzear dauden presoekin zein terrorismoagatik zigortutako presoen urrutiratzearekin. “Ez dugu ikusten gai honetan interes berezirik jartzen duzunik”, gaitzetsi du Cazalisek. EAJko senatariak dispertsio eta urruntze politikak zentzurik ez duela errepikatu du. “Inoiz ez du zentzurik izan, are gutxiago orain, ETAren jarduna amaitu denean; gainera, zigor gehigarria da, bai espetxeratutakoarentzat bai inolako deliturik egin ez duten bere familiartekoentzat. Jokabide hauek gaizki interpreta daitezke edo ankerkeri zein mendeku moduan uler daitezke, eta hau ez da onargarria gizarte moderno batean edota Eskubide Estatu batean”.

Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU