Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2017/06/13

Etxanok Estatuko Aurrekontu Orokorrek Euskal Agendaren ardurak jaso izana positiboki baloratu du

EAJren arlo ekonomikorako bozeramaileak jakinarazi duenez, proposatutako agenda “berdina izango zatekeen Gobernuaren kolorea edozein izanda”, herritarrekin hartutako konpromisoa bete ahal izateko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Dolores Etxanok positiboki baloratu du 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrek Euskal Agendaren ardurak jaso izana, bere proiektuaren beto edo osoko zuzenketaren debatean.  EAJren arlo ekonomikorako bozeramaileak azpimarratu egin du jeltzaleen helburua “gure hautesleekin eta euskal herritarrekin hartutako konpromisoa bete ahal izatea” dela, horregatik jakinarazi du PPrekin adostutako agenda “berdina izango zatekeen osatu ahal izango litzatekeen Gobernuaren kolorea edozein izanda”.

Etxanok Euskadiko bizi maila hobetzeko adostutako hainbat neurri aipatu ditu, jeltzaleek kontuak babestea eragin dutena; hala nola, argindarra 30 Kw potentziara konektatutako enpresen kostua gutxituko duen tarifa elektriko lehiakorragoa, Euskal Y edo Jundiz eta Lezoko plataforma intermodalak, edo Ertzaintza polizia integral moduan  kontuan hartzea, besteak beste. Dena dela, senatariak onartu egin du, “aurrekontu hauek ez direla EAJk onartuko lituzkeenak, jakina”, eta, gaineratu du, Estatuak “ahaztu behar ez diren erronka eta ahultasunak” dituela oraindik.

PPren ustelkeriaren harira, Talde batzuek “bere edukia eztabaidatu ere egin gabe” aurrekontuak errefusatzeko erabili duten justifikazioa, senatari jeltzalea “auzitegi eta Ganberatan erantzukizunei aurre egitearen alde” agertu da eta, bere iritziz, kontuen bozketa “ez dirudi horretarako eszenatoki onena edo praktikoena denik”; Etxanok gogoratu duenez, “aurrekontuak errefusatzeak ez du ondorio zuzen moduan ez hauteskunderik ez gobernu berririk”.

EAJko senatariak bere poza agertu du Euskadi eta Estatuko Gobernuek 2007tik 2016ra bitarteko urteen kupoa behin betiko adostu dutelako, “Euskadiko finantzazio sistemaren inguruan zeuden desadostasunak konponduz, eta Euskadiko erakunde guztien ziurtasun ekonomikoa, finantza egonkortasuna eta segurtasun juridikoa ahalbidetuz”; horrez gain, “Konpentsazio Funtsaren finantzatzeko elkartasunerako gaitasuna ere erakusten du”.

Next Euskadi
Ezagutu Gure Senatariak