Gure Senadoreak

JOSE MARIA CAZALIS EIGUREN

rss Ezagutzera eman

José María Cazalisek ‘alkate’ sena dauka eta agerian uzten du Senatuko egiteko guztietan. Argi dauka ordezkaritza publikoak gauza zehatzen inguruko erabakiak hartzera derrigortzen duela, eta hala egiten du. Baina, horrekin ere, ardura eta behar zehatzei ere ekiten die eta Alderdi Popularraren gehiengo nagusiaren gainetik ere lortu ditu. Iltzea bilatzen duen mailua darabil eta kolpe eraginkorrez jotzen du Senatari gisa lortu dituenak ikusita : antibiotikoen erresistentziaren kontrako ekimenak, gas naturala itsasoko erregai gisa erabiltzearen inguruan, gurasoen bahiketak borrokatzeko eta prebenitzeko ekimenak.. Gauza txikiak izan daitezke gizartearentzat, baina oso garrantzitsuak herritarren etorkizunerako.

Frantziar jatorrikoa du abizena baina familia lekeitiarra du. Atxabal kaleko 4.enean jaio zen, 1961eko uztailaren 23an, Euskal portuen garairik onenean orduko gazteek itsasorako hartzen zuten bidetik alde egin zuen. “Ia ia portuan bizi ginen, baina nerabezaroan itsasoko eskolan sartzea pentsatu nuen arren, txikitatik mediku izan nahi izan nuen eta lortu egin nuen” gogoratu du.

Senatari gisa azken lau urte hauek etengabeko bidaietan eman ditu, baina hori ‘Kasu’ren bizitzako ohiko gauza izan da -hala deitzen diote denek, amak eta semeek izan ezik-, eta aldean beti eraman izan du poltsa edo maleta. “Lekeitioko Mercedarioetan ikasi ondoren Eubako Pasionistetan lau urte eman nituen eta beste sei EHU-UPVn eta Arangoitin bizitzen, eta beste urte bi Santo Domingoko Unibertsitate Iberoamerikanoan, Dominikar Errepublikan” esan du.

Bizitzan egoki jotzen dena egin behar dela konbentzituta, inoiz ez du nagirik izan kilometro asko egin behar bazituen ere. Gazte denboran Santutxutik, Arantza emaztearen herritik, egunero joaten zen bere Lekeitioko haginlari kontsultara; orain kilometroak egiten ditu aireporturaino Asier eta Uxue, 15 eta 14 urteko seme alabak jaio zirenetik bizitoki duen Lekeitiotik. Haiekin partekatzen du bidaiatzeko zaletasuna eta urtero egiten dute bidaia etxea aldean, Europako hainbat tokitara eraman dituen autokarabanan.

Hamabost urtetan haginlari lanetan jardun ondoren, politikarenganako ardura, Luis aititeren “oinordeetza” gogoan eta gauzak aldatzeko talde lana egin behar dela konbentzituta, EAJ-PNVren alderdikide egin zen. “Lekeitio dekadente eta zikin zegoen, Ezker Abertzalearen gelditasunagatik eta guk gobernatzen genuenean egiten ziguten blokeoagatik, eta gauzak beste alde batera egin behar zirela pentsatu nuen”. Uri Buru Batzarraren presidente izan ondoren, 2003an zerrendaburu Cazalis aurkeztu zuen zerrendak alderdiaren eszisiotik lortu zen emaitzarik onena lortu zuen, Ezker Abertzaleak lortu zituen boto baliogabeen gainetik. Alkate makila eskuratu zuen, bi legealditan sendotasun osoz eraman zuena: “Oso harro nago alde zaharrean birgaitzeko egin den lanarekin, Santa Catalina itsasargian egin denarekin, gaztegunearekin eta saihesbidearekin; horiek guztiek lehena eta orainaren arteko ezberdintasuna markatu dute herrian” esan du.

Alkate denboran berak eta bere lantalde osoak presio gogorra jaso zuten; “umeak ere egon ziren presio haren pean, garai hartan hiru edo lau urteko txikiak ziren arren” esan du goibel. Orduko urteetan asko ikasi zuen. “Politikarien eskola profesionala Udala da. Asko ikasi nahi duenak asko ikasiko du: kudeaketa, pertsonekin lan egitea, herritarrengandik hurbila izatea... Ikasi egiten duzu zeinen garrantzitsua den ezetz esatea, herritarrak engainatu gabe edo erantzun baten zain eduki gabe. Adorea behar da, erabakiak hartu behar dira, bai ala bai, egunean 24 orduz eta astean zazpi egunez”. Adeitsua eta humoretsua da, lanean serioa eta zorrotza, batzuetan erretxina.

Yateko kapitain titulua dauka eta hainbatetan ‘Kokuak’ koadrilaren potina eraman du Lekeitioko Antzar egunean, baina zaletasunen artean ere baditu argazkilaritza, musika eta teknologia berriak, eta azken arlo honetan betidanik egon da abangoardian. “Casette zinta zeraman 128K Spectrum batekin hasi nintzen eta oraindik ez genuen oraingo internet sarea ezagutzen, ni sare eta datu baseetan konektatuta nengoen nire lanbideko agiriak hartzeko”. Hitz egiterakoan jario erraz eta aberatsa du, Facebook-eko eta bere blog pertsonaleko erabiltzaile aktiboa da, baina oraindik ihes egiten dio Twitterrek eskatzen dion zehaztasunari.

Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU