Gure Senadoreak

MARÍA EUGENIA IPARRAGIRRE BEMPOSTA

rss Ezagutzera eman

María Eugenia Iparragirre emakume konprometitua da bizitzan bereganatzen duen erronka bakoitzarekin. Azken aurrekoa izan zen Senatuko Euzko Abertzaleak Taldean legegintzaldi erdian hastea, eta arin batean bereganatu zituen bere aurrekoak utzi zizkion ardurak. Legegintzaldi berrian Goiko Ganberarako Gipuzkoako ordezkari gisa errepikatuko du.

Irunen jaio zen 1968ko ekainaren 25an. “Betiko irundarra naiz” gogoratu du irribarreka. Irundar gisa parte hartze aktiboa dauka bere herriko bizimodu eta jardueretan. Junkal Amabirjinaren bederatziurrena, Olentzero eta Urte Zahar, eta herrian egiten diren jai ezberdinak: Agate Deuna, Euskal Jira, Alardea… “Tradizioak maite dituen emakumea naiz; euskal kulturarekin zerikusia dutenak eta bereziki Irun, nire herrikoak”.

Irunen dago,hain zuzen, Pilarreko Ikastetxea, Iparragirreren bizitzan bereziki garrantzitsua izan dena. Ikastetxe hartan ikasi zuen 4 urtetik 14 urte bete arte. Ikastetxe hartara itzuli zen 21 urterekin, Donostiako Irakasle Eskolako ikasketak amaitu ondoren.18 urtetan lan egin zuen bertan, politikagintzan buru belarri sartu arte.

2004 urtean alderdikidetu ondoren, 2006 urtean irakasle lana utzi zuen hurrengo urteko udal hauteskundeetan EAJ-PNVren zerrendaburu izateko. Lau urtetan bere sorterriko oposizio taldeko bozeramailea izan zen eta esperientzia handia eskuratu zuen administrazioaren eta bere barruko mekanismo guztietan. Haren ondoren eta orduko Gipuzkoako senatariaren ordez, 2013 urtean Senatuko Euzko Abertzaleak taldean sartu zen, “oso harrera ona egin zidaten eta sarrera errazago egin zitzaidan” gogoratu du.

Azken bi urteotan lan handia egin du eta oso ekintzailea izan da Estatuko Gobernuaren aldetik hainbat konpromiso lortzeko ekimenean. Beste hainbaten artean,Sustapen ministro andreak luze hitz egin lezake Irungo senatari andrearen exijentziaz eta lanaz. Baina, zoritxarrez, Senatuan egiten den lan handi horrek gutxitan du medioetan mereziko lukeen isla. Horren aurrean, agur esateko bertso batek lehen orrialdeetan agertzera eraman zuen. “Paradoxa da, gure egitekoa delako eguneroko jardunari ekitea, eta nik bertso harekin Ganberari agur esatea eta Iñaki eta Ruten lana eskertzea baino ez nuen bilatzen”.

Eta, bertso horretan batu ziren Iparragirreren bi pasioetako bi: abestea eta euskara. Urte bete eta erdirekin Irungo Udaleko gabon kanten lehiaketan parte hartu zuen eta harrezkero ez du sekula kale egin. Bere zaletasunaren erakusgarri dira Ametsa abesbatza -beste batzuekin batera bere aitak sortu zuena-, Hondarribiako Eskifaia eta orain Donostiako Orfeoia. Bigarrena beranduxeago piztu zitzaion “Etxean ezin izan genuen euskara ikasi.Nik neuk 17 urterekin aukera hori hartu eta euskaltegian hasi nintzen”. Euskaraz egin zituen ikasketak eta hizkuntza goitik behera menderatzea lortu zuen. Gaztelania, euskara eta frantses hizkuntzez gain, orain Ingelesa ikasi nahi du. Ezagunek diote “erronkak gustuko dituela; eta behin lortzen dituenean, beste batzuk bilatzen ditu”.

Bere jarduera politikoaz gain, Maria Eugeniak konpromiso sendoa izan du beti bere herrikideekin, eta parte hartze aktiboa izan du parrokian, Argoiak emakume elkartean, Batzokiko abesbatzan, Uranzu scout taldean… Hori guztia egin ahal izateko, ezinbesteko dauka bere “aingeru jagolea”, bere senarra, zeinekin 25 urte egin dituen. Senarra eta Ander eta Miren 23 eta 21 urteko seme-alabak dira bere familia. “Ondoan ditut beti, beharrezko ditut gauzak ondo egiteko, eta beti eskertuko dudan zerbait da”.

Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU