Prentsa Aretoa

2018/04/13

Maria Eugenia Iparragirrek Forondako aireportuak eguneko 24 orduetan jardutea eskatu du “edozein operazio egiteko mugarik gabe”

EAJko senatariaren iritziz, egia bada horretarako hegazkin konpainien eskaera behar dela, egia da, baita ere, 24H izaera hori ez izanak Gasteizen lan egiteari uko egitea eragiten dietela hauei.

rss Ezagutzera eman
Maria Eugenia Iparragirrek Forondako aireportuak eguneko 24 orduetan jardutea eskatu du “edozein operazio egiteko mugarik gabe”

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Iparragirrek Forondako aireportuak eguneko 24 orduetan jardutea eskatu dio Estatuko Gobernuari. Hurrengo Sustapen Batzordean eztabaidatuko den mozio baten bitartez, EAJko senatariak aireportua egun osoan zabalik egon dadila nahi du honen operatibotasuna “azpiegitura erabili nahiko lukeen edonork edozein operazio egiteko mugarik gabe bermatzeko”.

Sustapen arloko bozeramaile jeltzalearen iritziz, “amaiera gabeko espirala da” Ministerioak aukera hori ez emateko erabiltzen duen argudioak sortzen duen egoera. Izan ere, egia bada 24H izaera izateko hegazkin konpainiek bertan lan egiteko eskaera egin behar dutela, egia da, baita ere, izaera hori ez izanak eta horrek dakarren malgutasun ezak Gasteizen lan egiteari uko egitea eragiten dietela hauei”.

Ez da hau lehen aldia Iparragirrek ardura honen eskumena duen Espainiako Sustapen Ministerioari eskaera hau egiten diona, baina behin eta berriz ezezkoa jaso du. Horrela gertatu zen, adibidez, 2014ko abenduan, Alderdi Popularrak 16 orduko egoera sendotzeko testua transakzionatu zuenean, edota 2015eko ekainean, ordutegia pilotuen eskolarentzat, hegazkin pribatuentzat eta aeroklubarentzat baino ez zenean zabaldu.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU