Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

2019/04/28

EAJ-PNVk euskal herritarren konfiantza berretsi du historian lehen aldiz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irabaziz

Alderdi jeltzaleak aise irabazi du botoetan eta eserlekuetan EAEn eta Euskal Taldeak Kongresuan jarraituko duela bermatu du bere ordezkaritza 5 eserlekutik 6ra igoz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian

EAJ-PNVk “argi eta garbi” irabazi ditu Hauteskunde Orokorrak Euskadin historian lehen aldiz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lehen indarra izanik, eta honenbestez, Euskal Taldeak Kongresuan jarraituko duela bermatu du bere ordezkaritza 5 eserlekutik 6ra igoz. Andoni Ortuzarren iritziz, “oso emaitza ona da; botoetan eta eserlekuetan irabazi dugu”, 2004az geroztik gertatzen ez zena. Emaitzak “herritarrei aurkeztu diegun ibilbidea eta proiektua bermatzen ditu. Gorte Orokorretan Euskal Taldea izan dugu eta izaten jarraituko dugu. Albiste ona da Euskadirentzat. Euzko Alderdi Jeltzalearentzat pizgarri bat da, Kongresuan eta Senatuan Euskadiren interesak defendatzen jarraituko dugulako lehen baino indar gehiagorekin”, jakinarazi du. “Eskerrak eman nahi dizkiegu Hauteskunde hauetan parte hartu duten guztiei. Bozkatu gaituztenei eta, baita ere, beste alderdi politikoen aldeko hautua egin dutenei”, eskertu du.

Ortuzarrek ziurtatu duenez, “berriz ere nabarmen ikusi da Euskadiren gehiengoaren borondatea eta Estatukoarena guztiz desberdinak direla. Aniztasun politikoa hazten ari den errealitatea da eta aniztasun nazionala ere bai. Euskadin eta Estatuan hauteskundeen emaitzak berriz ere desberdinak izan dira. Hemen eskuinaren botoa eta ultra eskuin erreakzionarioaren botoa hutsaren hurrena izan da”.

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez, gaurko egunean izan den parte hartze maila handia “oso albiste ona” da eta horrek “garaipenaren balioa indartu egiten du”. Gaineratu duenez, “Euskal Taldeak euskal herritar guztion interesen alde lan egingo du. Euskadik mugi arazten gaitu eta herri honen interesen alde lan egingo dugu berriz ere”. Era berean, “Euskadiren nazio errealitatea onartzen duen Estatu eredu berri baten alde” lan egingo duela azpimarratu du. Bukatzeko, eszenatoki berria “desberdinagoa, irekiagoa eta anitzagoa” dela adierazi eta eskua luzatu du “elkarrizketaren bidez, akordio eta konponbide politikoak adosteko”.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU