Prentsa Aretoa
2020/06/23
EAJ-PNVren iritziz, Konstituzioa ezin da Estatu buruak egin litzakeen legez kanpoko ekintzetarako bulda izan
Senatuko Mahaian, Saudi Arabiarekin lotuta Erregearen Etxeko zenbait kidek ustez egindako legez kanpoko ekimenen trama ikertzeko Batzordea sortzearen alde bozkatu du.
EAJ-PNVren iritziz, Konstituzioa ezin da Estatu buruak egin litzakeen legez kanpoko ekintzetarako bulda izan eta horregatik, Senatuko Mahaian, Saudi Arabiarekin lotuta Erregearen Etxeko zenbait kidek ustez egindako legez kanpoko ekimenen inguruko eta influentzia politiko, diplomatiko eta komertzialen inguruko trama ikertzeko Batzordea sortzeko eskaera tramitera onartzearen alde bozkatu du Imanol Landak, Bigarren Idazkariak.
Joan den apirilaren 21ean gertatu zen bezala, Goi Ganberako Gobernu erakundeak gaur ere atzera bota du Ganberako zenbait Taldek aurkeztutako erabaki honen inguruko berrazterketa, orduan bezala PP eta PSOEko ordezkarien aldeko botoekin eta EAJ-PNVko ordezkariaren kontrakoarekin.
Bigarren Idazkariaren desadostasuna, berriz ere, bi arrazoirengatik izan da. Alde batetik, aipatutako Batzordeak zalantzarik gabeko interes publikoa duten gertaerak ikertuko lituzkeelako, are gehiago Auzitegi Gorenaren Ministerio Fiskalak ikerketan parte hartu zuenetik, eta ez pertsona konkretuak, eta hori Senatuko Arautegiaren 59.1 Artikuluan aurreikusten da. “Batzorde hau eratzeko eskaera tramitera ez onartzea bertan hartuko liratekeen ondorioak aurreikustea izango litzateke”. EAJ-PNVk gaineratu duenez, eskaerak ez du bakarrik Estatu Burua aipatzen, modu orokorrean Erregearen Etxeaz ari da, eta bertan estatus juridiko desberdinak dituzten pertsonak daude. Honen adibide da Errege emeritua, bere karguaz abdikatu ostean forudun izaera mantentzen duena baina Konstituzioaren 56.3 Artikuluak jasotzen duen bortxaezintasuna aplikatzen ez zaiona.
Bigarrenez, Konstituzioaren 56.3 Artikuluak Estatu Buruari eskaintzen dion bortxaezintasuna ezin delako erabateko moduan hartu, eta Batzorde honen helburua Errege funtzioetatik haratago dauden ustezko ekintzak ikertzea da. “Bortxaezintasuna Erregeak Estatu buru bezala betetzen dituen funtzioen araberako ekintzetarako baino ez da, hau da, ostean Gobernu Presidenteak edo ministroek berretsi ahal dituzten ekintzetarako. Konstituzioak ezin ditu era guztietako ekintzak babestu, ustez delitu direnak tarteko”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19