Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/11/24

Nerea Ahedok farmaziei Covid-19 detektatzeko probak egiteko aukera ematea autonomia-erkidegoei dagokiela argitu du

Bere ustez, Euskadin ez litzateke beharrezkoa izango, "Osakidetzak beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak dituelako".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedoren esanetan, "Pandemiaren kontrolean onura ekar diezaieketela” pentsatzen duten autonomia erkidegoak dira Covid-19 baheketa-lanak farmazietan egiteko aukera eman behar dutenak. EAJ-PNVko senatariaren iritziz, Euskadiren kasuan, neurri hori ez litzateke beharrezkoa izango, euskal osasun zerbitzuak dituen tresnak direla eta. "Osakidetzak baheketa eta miaketa lanak egiteko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak ditu", ziurtatu du.

Senatuko Osasun Batzordean, Ahedok azpimarratu du pauso hori eman nahi dutenek Ciudadanosek proposatutako neurriak planteatzen dituen zalantza asko argitu beharko lituzketela lehenago. Hala, galdetu du ez ote litzatekeen beharrezkoa izango farmazia-profesionalek gaikuntza eta kualifikazio espezifiko bat izatea laginak hartzeko, edo farmaziek eremu estankoak izatea edo laginak hartzen dituztenen eta gainerako bezeroen arteko bereizketa ahalbidetzea, bai eta sistema orokorrean bildutako datuak integratzeko sistema bat izatea ere. "Erizain talde batzuk intrusismoaz hitz egiten hasi dira", gaineratu du Ahedok, farmazia komunitarioek urteotan egin duten lana goraipatzearekin batera, bai diabetesa, hipertentsioa edota GIB antzematean, bai metadona eman edo xiringak trukatzerakoan.

Next Euskadi