Prentsa Aretoa

2021/03/09

EAJ-PNVk azalpenak eskatu dizkio Barne ministroari, Frantziak mugako pasabideak ixterakoan Euskadiko eta Nafarroako Gobernuari aldez aurretik ez jakinarazteagatik

Sortzen dituen eragozpenak konpontzeko Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak argitzeko eskatu dio Almudena Otaolak Grande-Marlaskari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • EAJ-PNV pide explicaciones al Ministro del Interior por no informar previamente a los Gobiernos vasco y navarro sobre el cierre de pasos fronterizos p
    2021/03/09

    ARTXIBOA JAITSI

Almudena Otaolak azalpenak eskatu dizkio Barne ministroari, Frantziako Estatuak mugako hainbat pasaguneren itxieraren inguruko informaziorik ez zielako aldez aurretik eman Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. "Erabaki hori hartu aurretik Espainiako agintariei informazioa eman bazitzaien, azalpen bat merezi du zuzenean eragindako EAEko eta Nafarroako administrazioei kontsulta egin ez izanak", kexatu da EAJ-PNVko senataria.

Gobernuaren kontrolerako saioan egindako galderan, Otaolak Grande-Marlaska ministroari eskatu dio argi dezala zein neurri hartu dituen Espainiako Gobernuak urtarrilaren erdialdean Frantziak ezarritako mugako pasabideen itxiera mugagabeak -mehatxu terroristagatik eta legez kanpoko immigrazioa kontrolatzeagatik- sortzen dituen eragozpenak konpontzeko. Hala, ordezkari jeltzaleak azpimarratu du Euskadi zatitzen duen "harresi ikusezina" sortzen duela, "eta oso modu negatiboan eragiten die mugaren inguruan bizi diren herritarrei, Schengen Espazioa finkatuta, jarduera soziala eta ekonomikoa bi aldeetan garatzen baitute, modu erabat naturalean". Baieztapen hori azaltzeko, Otaolak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak egindako ikerketa baten datuak azaldu ditu. Horien arabera, joan-etorrien denborak hirukoiztu ere egiten dira kasu askotan, eta, era berean, horien kostua eta segurtasunik eza handitu egiten dira. Ikasleen mugimenduari eta bestelako jarduera sozioekonomiko, aisialdi, kultural eta kiroletakoei ere eragingo liekete kalte horiek, ikerketaren arabera, "herritarren ia %80ri eragiten baitie, familiaren eta pertsonen arteko harremanak ahaztu gabe".

Afekzio horiez gain, migrazioari aparteko oztopo gehigarriak ekarri ditu erabaki honek, iragan asteburuan Kanariar Uharteetatik Irunera modu masiboan irtsitako migratzaileak direla eta. "Mugako pasabidea ixtea, berriz ere, migrazio-gertaeraren eszenatokia da, pertsonen ezohiko fluxuari aurre egiteko kontingentzia-plana kudeatzeko zailtasunekin. Jakin nahi dugu zenbateraino ezagutzen duen Espainiako Gobernuak egoera hau, ez baitzaio Eusko Jaurlaritzari jakinarazi, mugan harrapatutako pertsona horiei behar bezala aurre egiteko eta arreta emateko", eskatu du.

Ezagutu Gure Senatariak