Next Euskadi
ABIAN Zurekin - Batzar Nagusia

Prentsa Aretoa

2021/11/23

Landak Justizia ministroari adierazi dionez, “ez da onargarria” pandemiaren aurkako neurrien aurrean dagoen segurtasun juridikorik eza

Pilar Llop-i eskatu dio lege-erreformak egin ditzala autonomia-erkidegoei beharrezko segurtasuna eta ziurtasuna emango dieten tresna juridikoak emateko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Imanol Landa EAJ-PNVko senatariak COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurrien aurrean ematen ari den “ziurgabetasun eta segurtasun juridiko ezaren” egoera “ez dela onargarria” aurpegiratu dio Justizia ministroari, “pertsonen osasunari buruz ari garenean, herritarren osasunaren babesari buruz ari garenean”. Pilar Llop ministroak Senatuko Justizia Batzordean egindako agerraldian, ordezkari jeltzaleak gaitzetsi egin du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzo emandako ebazpena, Eusko Jaurlaritzak COVID ziurtagiriaren erabilera eskatzeko egindako eskaera atzera botaz, eta beste autonomia erkidego batzuetako auzitegiek neurri horri buruz emandako irizpenarekin kontraesanean dagoela adierazi du.

Landak gogorarazi du Dolores Delgadok aurreko astean aurkeztutako Fiskaltzaren 2020ko Memoriak berak aitortzen duela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan egindako jarduerari dagokionez, organo judizial desberdinek emandako ebazpen desberdinek ‘segurtasun juridikorik gabezko hainbat une’ eragin zutela, txostenak dionez. Defizit horren jatorria lege-esparruaren ahulezian kokatzeaz gain (batez ere Osasun Publikoaren arloko Neurri Bereziei buruzko apirilaren 14ko 3/1986 Lege Organikoaren 3. artikulu eskasean oinarrituta), EAJ-PNVko senatariak justizia arduradunari eskatu dio dagozkion lege-erreformak egin ditzala autonomia-erkidegoei beharrezko segurtasun juridikoa eta ziurtasuna emateko pandemiaren aurkako neurriak hartzerakoan.

Ministroak legeari aldaketari egin zitzaiola erantzutera mugatu da, hain zuzen ere Justizia Auzitegien edo Auzitegi Nazionalaren erabakiak errekurrituz gero Auzitegi Gorenak doktrina bateratu ahal izateko. Ondoren, ukatu egin du Gobernuak pandemiari buruzko lege bat jorratuko duela, eta indarrean dagoen esparru juridikora jo du, salbuespen- eta alarma-egoera arautzen duen legea eta jurisprudentzia konstituzionala berariaz aipatuz.

Next Euskadi