Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/12/21

Estefanía Beltrán de Herediak “premiazko txoke-plana” eskatu dio Gobernuko presidenteari esne-sektorea desagertu ez dadin

Elikagaien Katearen Legeak balio-katearen desoreka zuzentzeko aurreikusten dituen mekanismoak berehala abian jartzeko eskatu du, “izan ere, katearen azken maila ekoizlea da”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuko EAJ-PNV Talde Parlamentarioko bozeramaileak jeltzaleen kezka helarazi dio Gobernuko presidenteari esnearen sektoreak Euskadin eta Estatuan bizi duen egoera larriagatik. Gobernuaren kontrolerako saioan, Estefanía Beltrán de Herediak Pedro Sánchez presidenteari “premiazko txoke-plana” eskatu dio, “autonomia-erkidegoek beren eskumenen esparruan hartzen ari diren laguntza ekonomikorako neurriez harago”, ostean iraultzeko zaila izan litekeen egoera bat arintzeko,

Beltran de Herediak Elikagai Katearen Legea ekarri du gogora, berriki onartutakoa jeltzaleen abstentzioarekin, eta “legeak balio-katearen desoreka zuzentzeko aurreikusten dituen mekanismoak berehala martxan jar ditzaten”, eskatu dio berriz ere, “katearen azken maila ekoizlea baita. Gobernuak bitartekari lanak egin behar ditu banaketa Estatuaren esnearekin konprometitu dadin”, Frantzian edo Italian gertatu den bezala. Hala, ekoizpen-kostuak handitzen ari diren bitartean, banatzaileen bidez kontsumitzaileei ematen zaien esnearen zati handi bat Ministerioaren Prezioen Behatokiak finkatutako prezioaren azpitik saltzen ari dela egiaztatu du. “Nekazaritzako erakunde profesionalek salatzen duten bezala, esnearen sektoreko abeltzainek ezin dute ekoizpen kostuen azpitik saltzen jarraitu”, adierazi du.

Arduradun jeltzaleak Euskadiko ekoizpen-eredua balioetsi du, “familia-ustiategietan oinarritzen den eredua, lurraldean oso errotuta, kalitatezko ekoizpenei lotuta, profesionalizazio handiarekin, eta lurraldea egituratzeko funtzio garrantzitsua betetzen dutena”, nabarmendu du. Halaber, azpimarratu du hobekuntza genetikoaren eta berrikuntzaren aldeko apustu handia egin dutela administrazioek, abeltzainekin batera, “eta orain arriskuan egon daiteke”, ohartarazi du.

 

Next Euskadi