Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2022/06/21

Maribel Vaquerok familia-harrera espezializatuaren eredu desberdinak kontuan hartzea eskatu du Gizarte Segurantzan sartzerakoan

Escrivá ministroari eskatu dio haurrak babesteko legearen erregelamendu-garapenak kontuan har ditzala dedikazio osoko pertsona harreragileak ere, eta ez bakarrik dedikazio esklusibokoak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko senatari Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuari eskatu dio LOPIVIren garapenean kontuan har ditzala Estatuan dauden familia-harrerako eredu desberdinak. Gaurko osoko bilkuraren kontrol-saioan, Gizarte Segurantza, Gizarteratze eta Migrazioetako ministroari eskatu dio dedikazio esklusiboko harreragile espezializatu gisa izendatutako pertsonak Gizarte Segurantzan sartzearen irismenaren eta baldintzen arauzko garapenak –Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka oso-osoko babesari buruzko 8/2011 Lege Organikoaren bederatzigarren Xedapen Gehigarrian jasoa– ez ditzala mugatu Estatuan adingabeei harrera egiteko eskumena duten familia-ereduak.

Hala, eskatu du harreragile espezializatu gisa izendatutako pertsonak Gizarte Segurantzan sartzea ez dadila mugatu dedikazio esklusibokoetara. “Beste modu batera esanda, dedikazio osokoak ere kontuan hartu behar dira; izan ere, foru-aldundiak eredu horiek bultzatzen ari dira, eta, jakina, gobernu zentralak baino askoz ezagutza eta esperientzia handiagoa dute. Segurtasun juridikoa eta gaian eskumenak dituztenek eskatzen diotenari erantzungo dion garapena eskatzen dizugu. Bestela, harrera-familiak behar bezala erakartzen lagundu beharrean, familia-harrerari egoitza-harreraren aurretik lehentasuna emateko legezko agindua betez, aukerak mugatuko dira, eta mugatu egingo da dedikazio osoko modalitatea aukeratu nahi duten familiek, adingabearen premiei erantzunez, aukera hori egitea”.

Bere erantzunean, Escriva ministroak azaldu du errege-dekretu bidez onartzea eskatzen duen demanda dela, eta iragarri du 10 egun barru, gutxi gorabehera, jendaurreko entzunaldia egingo dela.

Next Euskadi