Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2022/11/29

Luke Uribe-Etxebarria Europako Tratatuak aldatzeko Europako Konbentzioaren alde agertu da

Bere ustez, “beharrezkoa da estaturik gabeko nazioak Erkidegoko erakunde-eskemarekin askoz ere modu estuagoan lotzea”

rss Ezagutzera eman
Luke Uribe-Etxebarria Europako Tratatuak aldatzeko Europako Konbentzioaren alde agertu da

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Talde Parlamentarioak Europaren Etorkizunari buruzko Ponentziaren Txostenari aldeko botoa eman dio. Txosten horretan, Europar Batasuneko egungo Itunak erreformatuko dituen Europako Konbentzio bat antolatzeko eskatzen da, eta gaur aho batez onartu da Europar Batasuneko Batzorde Mistoan, Voxen aurkako botoak salbu. EAJ-PNVko senatari Luke Uribe-Etxebarriak azpimarratu duenez, “beharrezkoa da Europaren integrazioaren bultzada berri bat, erakundeen erreformekin eta tresna berriekin, EB indartsuagoa, abilagoa, eraginkorragoa, gardenagoa eta demokratikoagoa nahi badugu”. Bozeramaile jeltzaleak gaineratu duenez, “eskema horretan ezinbestekoa da estaturik gabeko nazioak EBren erakunde-sarean, bere politiketan eta erabakiak hartzeko prozesuan modu eraginkorragoan lotzea, EBren zilegitasun politiko eta demokratikoa areagotzeko eta defizit demokratikoa murrizteko”.

Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren inguruan, Uribe-Etxebarriak balorazio orokor “positiboa” egin du, “metodo berritzaile eta argitaragabe baten bidez herritarrek zuzenean eztabaidatzeko, parte hartzeko eta proposamenak egiteko gune berri bat sortu duelako”. Gaineratu duenez, “Europako herritarren ordezkaritza bat Europaren etorkizunari buruzko sakoneko eztabaidekin lotu nahi zen, eta, zailtasunak zailtasun, partaidetza-kuota aipagarriak lortu dira, proposamen ugari jaso dira eta interes handiko eztabaidak bultzatu dira”.

 

Next Euskadi
Ezagutu Gure Senatariak