Prentsa Aretoa
2024/12/18
EAJ-PNVk Trans Legean atzerriko transentzat ezarritako eskubideak "benetan eta eraginkortasunez" aitortzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari
María Dolores Etxanok Exekutibo zentralari eskatu dio argibideak eman ditzala bere dokumentazioan sexuaren aipamena zuzentzea eta izena aldatzea ahalbidetzeko
EAJ-PNVko María Dolores Etxano senatariak Espainiako Gobernuari eskatu dio modu "erreal eta eraginkorrean" betearaz dezala atzerriko trans pertsonek duten eskubidea sexuaren aipamena zuzentzeko eta izena aldatzeko eskumena duten agintariek igorritako dokumentazioan. Euskal Talde Parlamentarioak aurkeztutako mozioaren defentsan, Trans Legearen 50. artikuluan aitortutako eskubidea betetzera deitu du Etxanok. "Gure eskaera erraza da: Gobernuak jarraibideak ematea eta argitzea nola eskuratu ahal izango dituzten transek Trans legeak sortzen dituen eskubideak, horrela dokumentuak, AIZ eta bidaia-dokumentuak ematea, sexuaren aipamena eta izena aldatuta. Halaber, dagokion ministeriotik informazio guztia bildu beharko du trans pertsona horiek beraien jatorrizko herrialdean erregistroan zuzenketa egiteko dituzten lege-eragozpenei buruz".
Ekimen jeltzalearen helburua, ****PPren eta Voxen ezezkoaren ondorioz aurrera atera ez dena****, "azken batean, beraien eskubideen aitorpen formaletik errekonozimendu erreal eta eraginkorrerako formuletara igarotzea izan da. Atzerriko trans pertsona hauek izaten ari diren oztopoetako asko mugi ditzala, eta beraien eskubideak bete daitezela eta ametsak egia bihur ditzatela eta ahalik eta bizitza zoriontsuenak izan ditzatela, horixe baita benetan kontua", laburbildu du Maria Dolores Etxanok.
Senatari jeltzaleak gogorarazi duenez, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI eskubideak bermatzeko Legea 2023ko martxoan sartu zen indarrean, eta urtebeteko epea ezarri zuen trans migratzaileei Espainiako nazionalitatea duten pertsonei eremu horretan dituzten baldintza berak aitortzeko. Hala ere, "trans migratzaileak helarazten ari zaizkigunez, ezin dute eskubide hori eskuratu, ez baitakite zein agintari eskudunen aurrean egiaztatu behar duten".
Nabarmenak...
Senatua
2025/02/11
Senatua
2025/02/06
Senatua
2025/01/28
Senatua
2025/01/08
Senatua
2024/12/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08