Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Prentsa Aretoa

2025/02/25

Nerea Ahedok zortzi asteko guraso-baimenari buruzko itxaropen faltsuak sortzea egotzi dio Gobernuari, eta berau ordaintzera premiatu du

"Ordaindua ez bada, non geratzen da lana eta familia uztartzea? Nork eska dezake baimen hori? ", galdetu dio senatari jeltzaleak Elma Saiz ministroari

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariak Espainiako Gobernuari egotzi dio zortzi asteko guraso baimenaren inguruan "itxaropen faltsuak" sortzea. Goi Ganberako azken osoko bilkuran amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzeko Legeari buruz egin zuen bezala, ordezkari jeltzaleak Elma Saiz Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroarengana jo du berriro, gogorarazteko atzeratu egin dela, oraingoan, zaintza-baimenak ordaintzera behartzen zuen Europako zuzentarau baten transposizioa.

Langileen Estatutuak zortzi urtetik beherako seme-alabak dituzten langileei zuzendutako guraso-baimena ezarri zuen 2023an, baina egun ez da ordaintzen, nahiz eta 2024an Gobernuak hala izango zela aurreratu. Europako Parlamentuaren 2019/1158 Zuzentarauak hura ordaintzera behartzen zuen, 2024ko abuztua baino lehen. Hori dela eta, Europako Batzordeak zehapen-prozesua hasi du Espainiarentzat, Familia eta Lana Bateragarri egiteko Europako Zuzentarauaren transposizioa ez betetzeagatik zehapen ekonomikoak ekarriko lituzkeena. "Baimenaren kostua urtean mila milioi eurokoa izango litzatekeela diote, baina isuna 7 milioi gehiago gehi eguneko 10.000 eta 40.000 euro artekoa izango litzateke: atera kontuak", adierazi du.

Ahedok ministerioko arduradunari helarazi dionez, baimen-aldi hori ez ordaintzeak mugatu egiten du haren eraginkortasuna. "Ordaindua ez bada, non geratzen da lana eta familia uztartzea? Nork eska dezake baimen hori?", galdegin du. Era berean, galdetu du, eskola-egunak antolatzen dituztenen %72 emakumeak direnez, "esango didazu nork ordainduko dituen kostu soziala eta lanekoa. Eta, gero, soldata edota genero arrakalaren eta jaiotza-faltaz kexatzen gara".

Era berean, Ahedok ohartarazi du PSOEk -Gobernu zentralari eusten dion alderdi nagusia- Funtzio Publikoaren Legeari aurkeztu dion zuzenketaren inguruan, baimen horrengatik bi asteko ordainsaria proposatzen baitu. "Bi aste bakarrik? Ez du Europako zuzentaraua betetzen. Eta funtzionarioentzat bakarrik? ", galdetu du. Duela bi asteko Kontrolerako Osoko Bilkuran egin bezala, EAJ-PNVko senatariak gogorarazi dio Saiz ministroari "ez duela balio gerora gauzatu ezin diren eskubideak aitortzea", eta Espainiako Gobernuari adierazi dio "marketinean eta publizitatean, klaseko lehenak izango zinatekete: kea saltzen duzue", esan du. Otsailaren 11ko Osoko Bilkuran bezala, ministroak galdera saihestu du, eta Gobernuaren borondate onari eutsi dio.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak