Prentsa Aretoa
2025/03/12
Beltrán de Herediak otsoa LESPRE babes bereziko espezieen zerrendatik kanpo uzteko eskatu du abeltzaintza estentsiborako mehatxua delako
Abereen aurkako erasoak ugaritu egin direla ohartarazi du, eta mendiko abeltzaintza-jarduerak biodibertsitatea mantentzen, baso-suteak prebenitzen eta landa-herriak finkatzen laguntzen duela defendatu du
EAJ-PNVren Senatuko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak otsoaren babes-maila murriztea eskatu du, mendiko abeltzaintzaren etorkizuna arriskuan jartzen duelako. Zentzu horretan, Goi Ganberak gaur onartu duen mozio baten eztabaidan, Beltran de Herediak esan du ez dela justifikatzen "mehatxatuta ez dagoen espezie bati" babes berezia ematea, azken urteetan ale kopurua eta banaketa-eremua handitu egin direla kontuan hartuta, eta horren eraginez "abeltzaintzari eraso gehiago egitea ekarri du, ardi-ustiategi askoren biziraupena arriskuan jartzeraino".
Beltrán de Herediak gogorarazi du otsoa zuzenean mendiko abeltzaintzan eragiten duen harraparia dela, eta, beraz, beharrezkoa dela haren katalogazio egokia bilatzea, abeltzaintza-jarduera estentsiboari eusten dion oreka ekonomiko eta sozial hauskorra arriskuan jar ez dadin. "Mendiko abeltzaintzak ere biodibertsitatea eta ekosistema naturalak mantentzen laguntzen du, batzuk Batasunaren Intereseko Habitat gisa katalogatuak, baita arraza autoktonoak eta ondare kultural eta etnografikoa kontserbatzen ere", aldarrikatu du.
Bozeramaile jeltzaleak abeltzainen kezka helarazi du, ganadua galtzeaz gain, lan-karga eta ekoizpen-kostuak handitzea eta etengabeko frustrazioa eta ziurgabetasuna eragiten dien egoera baten aurrean.
Beltran de Herediak gogorarazi duenez, Bernako Konbentzioan akordioak gainbegiratzeaz arduratzen den Batzordeak onartu egin zuen joan den abenduan otsoaren babesa murrizteko Europako Batzordearen proposamena, otsoaren kontserbazioaren eta landa-inguruneko bizi-baliabideen babesaren arteko orekari eusteko.
"Euskal administrazioak ez dira geldi egon. Eta sektorearekin lankidetza estuan, plan pilotu bat garatu dute prebentzio-neurri berriekin eta lehendik zeuden laguntza-lerroak ezarriz, hala nola galerengatiko kalte-ordaina, mastinak erosteko laguntzak, lepoko digitalak edo zaintzako artzainak kontratatzeko laguntzak", adierazi du, eta gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak behar bezala informatutako eskaera bat ere helarazi diola Trantsizio Ekologikoko Ministerioari, otsoa Babes Bereziko Erregimeneko Basa Espezieen Zerrendatik kanpo uzteko.
Nabarmenak...
Senatua
2025/03/20
Senatua
2025/03/18
Senatua
2025/03/13
Senatua
2025/03/11
Senatua
2025/03/05
Berri ikusiagoak...
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/08/29