Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/04/03

EAJ-PNVk emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegi espezializatuetan biktimak artatzeko errefortzuen egokitasunaz galdegingo dio Berdintasun ministroari

Maria Dolores Etxanok Ana Redondo ministroari galdetuko dio ea Espainiako Gobernuak iragarritako neurriek arreta hori bermatuko duten Sexu Askatasunaren Berme Integralaren Legean aurreikusita dagoen bezala

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegi espezializatuetan biktimak artatzeko errefortzuen egokitasunaz galdegingo dio Berdintasun ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko osoko bilkuran, Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Ana Redondo Berdintasun ministroari galdetuko dio ea Espainiako Gobernuak emakumearen aurkako indarkeriaren epaitegi espezializatuetan iragarritako errefortzuek sexu-indarkeriaren biktimen arreta bermatuko duten, Sexu-askatasunaren berme integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoan aurreikusita dagoen bezala.

Bestalde, Luke Uribe-Etxebarria senatariak mozio bat defendatuko du datorren azaroan Bogotan Europar Batasunaren eta Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Erkidegoaren (CELAC) arteko IV Goi Bilerarako babes, agenda eta antolaketa neurri jakin batzuk hartzeko eskatuz.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak