Prentsa Aretoa

2025/04/16

EAJ-PNVk ardogintzaren sektorerako laguntzak birbideratzeko asmorik duen galdetuko dio Luis Planas ministroari, lehiakortasuna bermatzeko

Estefanía Beltrán de Heredia Europako Batzordeak ardogintzaren eskaintza kontrolatzeko planteatu dituen neurrietan zentratuko da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari egingo dion galderan

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk ardogintzaren sektorerako laguntzak birbideratzeko asmorik duen galdetuko dio Luis Planas ministroari, lehiakortasuna bermatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko osoko bilkuran, Estefanía Beltrán de Heredia EAJ-PNVren Senatuko bozeramaileak Luis Planas ministroari galdetuko dio zer aurreikuspen dituen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak mahastizaintza eta ardogintza sektorearen lehiakortasuna bermatzeko Europako komisarioak oraintsu egindako erregelamendu-proposamenak aurreikusten dituen neurriak ezartzeko, zehazki, ardoaren eskaintza kontrolatzera bideratutako jarduerei dagokienez.

Joan den martxoaren 28an, Europako Batzordeak neurri sorta bat aurkeztu zuen Europako ardoaren sektoreak bizi dituen une zailei erantzuteko, ekoizpena, merkaturatzea eta sustapena merkatuaren errealitatera egokitzeko, besteak beste, ardoaren soberakinak saihesteko eskaintza kontrolatzea.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak