Gure Senadoreak

NEREA AHEDO CEZA

rss Ezagutzera eman

Nahikoa da Nerea Ahedorekin pare bat minutuz hitz egitea, pertsona dibertigarria eta karakter handikoa dela ikusteko. Nerea 1966ko martxoaren 31ean jaio zen Bilbon, Francisco Javier Deuna izeneko klinikan “Bilbon Esne Tanta izenez ezagutu izan da beti” eta Indautxun bizi izan zen zazpi urte egin arte, une hartan Deustura joan baitziren. `Tomatera´ jotzen du bere burua eta aita eta amaren etxetik “oso gogorapen bereziak” geratu zaizkio. Asko disfrutatu izan dut han, etxe hark barre eta algara usaina du eta, aldi berean, zaratak eta eztabaida handiak bizi izan dira. Siziliarren antzera, zarata eta zalaparta handia egiten dugu,baina berriro adiskidetu eta laster hasten gara irribarreka” esan du.

Ahedok Karmeliten ikastetxean ikasi zuen batxilergoa eta UBI Deustuko la Sallen. Pianoa “txikitatik” ikasi zuen, baina unibertsitate garaian utzi behar izan zuen praktikatzeko denborarik ez zuelako. Gaur egun inoiz jotzen du “Aitor semeak doinuren bat atera gurean dabilenean”. Ez da oso kirolzalea “animatzaile ona bai, ordea”. Animatzaile gisa daukan gaitasuna argi eta garbi erakutsi zuen 1993ko Aste Nagusian Txupinera izan zenean. “Aste Nagusia beti ona den arren, urte hartakoa nire bizitzako Aste Nagusirik onenetakoa izan da”.

EAJ-PNVrekiko harremana “historiaurrean” hasi zuen. “Gaztetxu izan nintzen eta gaztetan alderdikidetu nintzen. Ordutik aurrera hainbat barne erakundetako eta herri erakundeko kide izan naiz “. Ahedo Deustuko Uri Buru Batzarreko kide izan da, EGIren Herrialde eta Aberri kontseiluetako kide izan da eta EGI gazte erakundeko Kanpo Gaietarako batzordeko kide ere bai. Baina, barne karguez aparte, Nerea Ahedok hainbat herri erakundetan parte hartu izan du, besteak beste Euskadiko Gazteria Kontseiluko presidenteordetza, EHU-UPVko Klaustroko kide eta mahaikide izan da, eta azken 12 urteotan Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun izan da.

Bere lehen lanpostua Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Bizkaitik Bizkaira’ ekimenaren barruan izan zen, eta bere egitekoa zen Bizkaiko ikasleei herrialdea ezagutaraztea.Dena dela, bere lehen lan “serioa” Munduko Medikuak erakunde barruan egin zuen. EHU-UPV unibertsitatean Medikuntza ikasketak egin eta praktikak Basurtuko ospitalean egin ondoren, Nereak laguntza humanitarioko graduondoa egin zuen (Bosniako errefuxiatuen esparruan aritu izanak bultzatuta). Graduondoko praktikak elkarte horren barruan egin zituen eta lehen esperientzia haren ondoren konpromisoa hartzea erabaki zuen eta Guatemala eta El Salvadorrera bidaiatu zen lankidetza gaietan jarduteko. Bere lehen alaba izateko haurdun geratu zenean (bi seme alaba ditu, Amaia eta Aitor) bere lana Bilbotik egitea erabaki zuen, eta bertan sartu zen lankidetza eta gizarteratze egitasmoetan. Sei urte geroago, Nereak espezialitatez aldatzea erabaki zuen eta Geriatria graduondoa amaitutakoan nagusien arloan lan egitea erabaki zuen; ordutik aurrera eguneko zentro bat eta bi egoitza zuzendu ditu.

Abenduaren 20ko hauteskundeetan Bizkaiko EAJ-PNVko senatari hautatu dute, eta gehien nahiko lukeena da Goiko Ganbera “benetako” herrialde ordezkaritza gunea izatea. “Nazio gisa daukagun helburua erdiesteko aukerak emango dizkigun esparrua, gure eskuduntzak benetan defendatu ahalko diren tokia”.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Mª Eugenia Iparragire

    Mª Eugenia Iparragire

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Jose Mª Cazalis

    Jose Mª Cazalis

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Victoriano Gallastegi

    Victoriano Gallastegi

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU