Next Euskadi

EZAGUTU
GURE SENADOREAK

Gure Senadoreak

Jokin Bildarratz Sorron

Jokin Bildarratz Sorron

rss Ezagutzera eman

Jokin Bildarratz Sorron senatari autonomikoa da 2013ko urtarriletik, eta Legebiltzarrak konfiantza hori berretsi zion 2016an. Gaur egun Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea, VII. legegintzaldian ere eserleku bat izan zuen Goi Ganberan.

1963an jaioa, ezkonduta eta seme eta alaba banarekin, Irakaskuntzan diplomatu zen, Natur Zientzietan espezializatuta, eta Anoetako ikastolan irakasle eta zuzendari izan zen, baita Legazpiko Haztegi ikastolako gerente ere.

1997tik 2001era EiTBko Saio Berezi eta Marketineko arduraduna izan zen.

Zientzia Politiko eta Soziologian (UNED) ere lizentziatua, eta Europako Batasuneko Batasun Ekonomiko eta Bateratze Politikoan masterduna (EHU), Tolosako alkate ere izan zen 2003tik 2011ra (lehenago, zinegotzi 1995etik), eta EUDELeko presidente 2007tik 2011ra.

Gainera, Legebiltzarkide ere izan zen VII. legegintzaldian eta EAJ-PNVren Gipuzkoako Exekutibako kide izan zen 2012tik 2013ra. Europako Udal eta Erregioen Kontseiluko kide eta Botere Lokal eta Erregioetakoen Kontseilu Orokorreko kide ere izandakoa da.

Next Euskadi
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU