Gure Talde Parlamentarioa
Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz
Euskal Talde Parlamentarioaren bozeramailea 2020tik, Estefanía Beltrán de Heredia (Uribarri Arana, 1960) Eusko Legebiltzarrak aukeratu zuen Senatuan bere ordezkari izateko. Jeltzaleen bozeramailea da hainbat Batzordetan: Konstituzionala; Erregelamendua; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura; Arrantza; Barne gaiak; Despopulazioa eta Erronka Demografikoa; eta Izendapenak. Europar Batasunerako Batzorde Mistoari atxikita daho eta Diputazio Iraunkorreko kide da.
Goi Ganberara iritsi aurretik, Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua izan zen zortzi urtez. Eusko Legebiltzarrean parlamentari izan zen, baita ere, 1998 eta 2001, eta 2005 eta 2007 urteen artean, Berdintasun eta Nekazaritza arloetako Talde Jeltzalearen bozeramaile lanak bere gain hartuz.
Ondoren, Arabako Nekazaritzako foru diputatu izendatu zuten. Beltrán De Herediak oso ondo ezagutzen ditu euskal lehen sektorea eta landa-mundua, bereziki nekazaritza eta basogintzako, abeltzaintzako eta natura-ondarearen kontserbazioko gaietan. Izan ere, nekazaritza-ingeniari teknikoa da prestakuntzaz eta bokazioz. Bere jarduera profesionala basogintzaren kudeaketara bideratuta egon zen eta mendizale eta mikologiazale handia da.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















