Next Euskadi

EZAGUTU
GURE SENADOREAK

Gure Talde Parlamentarioa

Nerea Ahedo Ceza

Nerea Ahedo Ceza

rss Ezagutzera eman

Medikuntzan lizentziatua, Nerea Ahedok bere laugarren legegintzaldia beteko du senatari moduan EAJ-PNVren zerrenda berriz ere bere herrialdeko bozkatuena izan zenez geroztik.

Hurbila, elkarrizketarako prest eta dibertigarria tratu pertsonalean, Nerea Ahedo (Bilbo, 1966) serio jartzen da EAJ-PNVren iritzia hemizikloan defendatu behar duenean, horretarako “berea duen estilo zuzen eta sendoa” erabiliz.

Medikuntzan lizentziatua, eta Giza Laguntza eta Geriatrian gradu-ondokoak izanik, Balkanetako gerran errefuxiatu bosniarren eremu batean boluntariotza programa baten parte hartu zuen, Guatemala eta El Salvadorren lankide boluntario moduan aritu zen eta, Bizkaiko Batzar Nagusietako kide izatearekin batera, GKEen koordinatzaile eta zaharren egoitzako zuzendari izan zen. Goi Ganberan, hainbat arlotako ardurak defendatu ditu: osasuna, lana, gizarte ongizatea, migrazioa, familia, haurtzaroa, ezgaitasuna, drogak, kultura…

Bilbon jaioa, harreman estua du Urduñarekin, Jaurerriko hiri bakarrarekin, baina bere lekurik gogokoena aukeratzerakoan zalantzak ditu, “Euskadin egoera eta une guztietarako leku perfektuak daude”.

Next Euskadi