Next Euskadi

EZAGUTU
GURE SENADOREAK

Gure Talde Parlamentarioa

Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz

Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz

rss Ezagutzera eman

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu karguarekin identifikatzea ezinbestekoa da, ardura horretan zortzi urtez izan ondoren. Etapa hori amaitu berritan, Estefanía Beltrán de Heredia Arronizek erronka berri bati ekingo dio orain, Senatuko Euzko Abertzaleak EAJ-PNVko Talde Parlamentarioaren bozeramaile ardura bere gain hartuz, Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa senatari izendatu ondoren.

Euskadiko Ganberan legebiltzarkidea izan zen 1998tik 2001era eta 2005etik 2007ra, eta Talde jeltzalearen bozeramailearen eginkizunak bere gain hartu zituen Berdintasunaren eta Nekazaritzaren arloetan. Ondoren, Arabako Nekazaritzako Foru Diputatu izendatu zuten. Beltran De Herediak oso ondo ezagutzen ditu euskal lehen sektorea eta landa-mundua, batez ere nekazaritza eta basogintzako, abeltzaintzako eta natura-ondarearen kontserbazioko gaietan. Izan ere, Arabako harandar hau nekazaritzako ingeniari teknikoa da, prestakuntzaz eta bokazioz. Bere jarduera profesionala basoen kudeaketara bideratuta egon zen, eta mendizale eta mikologiazale amorratua da.

Ertzaintza zuzendu duen lehen emakumea izan da, eta harekin lan egin dutenek bere "noblezia eta adeitasuna" azpimarratzen dituzte, eta "negoziatzeko duen gaitasun nekaezina" ere bai.

Urkullu Lehendakariak bere Exekutiboetan erantzukizun handi baterako hautatu izanagatik eskertuta, Beltrán de Herediarentzat orain "ohorea" da EAJ-PNVk bere alde egin izana Senatuan Eusko Legebiltzarraren gehiengoaren jarrerak defendatzeko, "Euskadiren eskumenak, interesak eta berezitasunak defendatzeko".

Next Euskadi