Agiriak
Hainbat agiri
2007/03/13
PICASSOren “GUERNICA” KOADROA EUSKADIRA DENBORALDI BATEZ
Urtebete igaro da dagoeneko azken aldiz Picassoren “Guernica” koadroa Euskadira eramateko eskatzen genuenetik; momentu hartan, bai Miguel Ángel Aranazek, baita Joseba Zubiak eta baita nik ere (Javier Maquedak) koadroa 2007 urterako Guggeheimen egotea espero genuen; Gernikako bonbardeaketaren 70. urteaurrena eta museoaren 10. urteaurrena ospatzen baita.
Hala ere, badirudi, oraingoz behintzat, ezinezkoa izango dela. Egoera honek, ezintasunaz gain, pena handia ematen digu.
2006.urtean zehar bai Eusko Jaurlaritza, Gernikako Udaletxea, eta baita euskal instituzioek lan itzela egin dute helburua lortzeko; eskutitzak, agerraldien eskaera, mozioak, galderak, bilera ugari…
Aitzitik, Ministeritzaren erantzuna beti ezezkoa izan da; arrazoi teknikoak argudiotzat erabiliaz. Haatik, hainbat adituk adierazi dutenez, arazo teknikoak ez lirateke oztopo koadroa mugitzeko. Hori dela eta, arrazoi bakarra politikoa dela baietsi dezakegu (onartezina iruditzen bazaigu ere).
Hori guztia dela eta, Gobernuak Senatuak onartu zuena betetzea eskatzen dugu; hau da, nazioarteko aditu nahiz Reina Sofia Museoko teknikoei artelanaren egoera teknikoa aztertu eta informea egitea.
Denborak aurrera egin du, eta teknika ezberdinak ere hobetzen joan dira; Presidenteak esan bezala “borondate politikoa” badago, ezin dugu ulertu zergatik ez duen informerik eskatu.
Xedea lortu ez badugu ere, EAJ/PNVk Malagako pintorearen obra euskaldun guztiok Bilbon ikusi dezagun lanean jarraituko duela baietsi nahi du.
Gure Egileak
-
Iñaki Anasagasti
-
Jose Maria Cazalis
-
María Eugenia Iparragirre