Agiriak
Hainbat agiri
2007/03/13
GERRA ZIBILEAN EUSKAL INSTITUZIOEI KENDUTAKO DOKUMENTUEN BUELTATZEA
Denbora gehiegi pasa da gure paperak eskuratzeko ahaleginetan, eta oraindik ez dugu erantzun positiborik jaso; dokumentu hauek Espainiako Gerra Zibilean lapurtu zizkiguten, eta ez ditugu berreskuratu.
Diktadura amaitu zenetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak lan asko egin du gaur egun Salamancan dagoen agiritegia berreskuratzeko. Lehenengo eskaera, Manuel de Irujo jaunak egin zuen 1978an. Ordutik, hainbat eskakizun egin dute instituzio ezberdinek: galderak, mozioak…
Hori guztia dela eta, ondorengoa uste dugu:
• Legea guztiontzat berdina izanik, Rodríguez Zapateroren gobernuak gaur egun Salamancan dauden dokumentuen itzulera bultzatu beharko luke; bai Eusko Jaurlaritzari, euskal instituzio, nahiz partikularrei.
• Rodríguez Zapatero presidenteak 2005eko ekainaren 2an emandako hitza bete behar du; bertan, Euskadin Katalunian hartutako erabaki berbera aplikatuko zuela baietsi zuen, Errepublika garaian autogobernua zuten bi instituzioentzat alegia ( Ministrak Eusko Jaurlaritza garai hartan existitzen zela onartzen ez badu ere)
• Lapurtutako dokumentuak IRARGIn, Bergaran, (Eusko Jaurlaritzaren Ondareen Zentruan) soilik dute zentzua, eta, etorkizun hurbilean, 2008an, Euskadiko Agiritegi Nazionalean (Bilbon).
• Demokrazia, legaltasuna eta legezko instituzioak defendatzen hil ziren guztien duintasuna eta errespetuagatik, horien artean, Eusko Jaurlaritza, dokumentuen itzulera aldarrikatzen dugu berriro ere.
Gure Egileak
-
Iñaki Anasagasti
-
Jose Maria Cazalis
-
María Eugenia Iparragirre