Gure Talde Parlamentarioa

Nerea Ahedo Ceza

Nerea Ahedo Ceza

rss Ezagutzera eman

Senatuan esperientzia handia pilatuta, Nerea Ahedo Ceza (Bilbo, 1966) bosgarren legealdiz jarraian izango da Bizkaiko ordezkari Goi Ganberan. EAJ-PNVren bozeramailea da honako batzorde hauetan: Osasuna; Eskubide Sozialak, Kontsumoa eta Agenda 2030; Lana eta Gizarte Ekonomia; Familien Eskubideak; Inklusioa, Gizarte Segurantza eta Migrazioak; Garapenerako Nazioarteko Lankidetza; Desgaitasunaren Politika Integralak; Bateraezintasunak; eta adikzioak aztertzeko batzorde mistoan. Halaber, Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarreko kidea da.

Medikuntzan lizentziaduna, Laguntza Humanitarioko eta Geriatriako graduondoa ere bada. Balkanetako gerran Bosniako errefuxiatu-esparruetan boluntario gisa parte hartu zuen, eta Guatemalan eta El Salvadorren lankide izan zen. Bizkaiko Batzar Nagusietan legebiltzarkide izatearekin batera, GKEen koordinatzaile eta adinekoen egoitzen zuzendari ere izan da. Ezkonduta, seme eta alaba batekin, Nerea tratu pertsonalean hurbila, elkarrizketazalea eta dibertigarria den moduan, serioa, zuzena eta sendoa da EAJ-PNVren jarrera defendatzerakoan.

Ezagutu Gure Senatariak