Gure Talde Parlamentarioa

Luke Uribe-Etxebarria Apalategi
Luke Uribe-Etxebarria Apalategik (Beasain, 1965) hirugarren aldiz jarraian ordezkatzen du Gipuzkoa Senatuan. Euskal Taldearen bozeramaile lanak egiten ditu honako batzorde hauetan: Kanpo Gaiak; Iberoamerikako Gaiak; Industria eta Turismoa; Defentsa; Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa; Eraldaketa Digitala; Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak; eta RTVE Korporazioaren eta bere sozietateen Legebiltzarreko Kontrola.
Uribe-Etxebarria Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta prestakuntza hori Europako Zuzenbideko diplomaturarekin (Lovainako Unibertsitatea) eta Enpresen Kudeaketa eta Enpresen eta Lurraldeen Lehiakortasuneko masterrarekin (Deustuko Unibertsitatea) osatu zuen. 1989 eta 1995 bitartean, Euskadik Bruselan duen bulegoan egin zuen lan -geroago, Europako Erakundeen aurrean Euskadiren Ordezkaritza bihurtu zen-, eta ondoren, 1999ra arte, Europar Batasuneko funtzionarioa izan zen. 2001etik 2019era, Senatura iritsi zen arte, legebiltzarkidea izan zen Gipuzkoa ordezkatuz. Asteasun bizi da eta bertan zinegotzi izan da hainbat legegintzalditan. Musikazalea, gastronomiazalea eta Errealeko bazkidea da.