Gure Talde Parlamentarioa
Beatriz Artolazabal Albeniz
EAJ-PNVren Senatuko bozeramailea 2026ko urritik, Beatriz Artolazabal Albeniz (Vitoria-Gasteiz, 1970) Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa izendatutako senataria da.
Goi Ganberara iritsi arte, Artolazabal Gasteizko Udaleko Talde Jeltzalearen bozeramailea izan da 2023tik (baita ere Administrazioa Modernizatzeko eta Espazio Publikoa Hobetzeko Arloko arduradun politikoa, eta Espazio Publikoa eta Auzoak Saileko zinegotzi delegatua), eta zinegotzi ere izan zen 2000 eta 2007 urteen artean.
Aurretik, Eusko Jaurlaritzako sailburua izan zen bi legegintzalditan: Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua (2016-2020) eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua (2020-2023). Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako foru diputatua ere izan zen (2015-2016).
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua (Ekonomia Atala, Nazioarteko Ekonomia eta Garapena espezialitatea), jarduera politikoan murgildu aurretik sektore pribatuko zein publikoko hainbat enpresatan lan egin zuen.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















