Prentsa Aretoa
2025/05/06
Igotz Lópezek ulertezintzat jo du zazpi urte geroago Artistaren Estatutuko neurri guztiak osatu gabe jarraitzea
Kultura sektoreko lan eta bizi baldintzak hobetzeko 2018an onartutako xedapen guztiak betetzeko eskatu dio Ernest Urtasun Kultura ministroari
EAJ-PNVko Igotz López Torre senatariak Artistaren Estatutuan aurreikusitako neurri eta gomendio guztiak garatzera premiatu du Kultura ministroa. Diputatuen Kongresuan Estatutua egiteko txostena onartu eta ia zazpi urtera, "neurriak tantaka-tantaka iristen ari dira", senatari abertzaleak deitoratu duenez, eta atzerapen hau "ulertezina" dela iritzi dio aho batez onartu zen gai bat izanik, eta, beraz, "ez luke eztabaidarik sortu behar".
Gaurko Gobernuaren kontrol-saioan, Lópezek gogorarazi du 57 neurri zehatz eta 17 gomendio orokor biltzen dituen txostena 2018ko irailean onartu zela, "eta ordutik, aurrerapenak iragarri dituzue eta onartzear dagoela errepikatu duzue". Ordezkari jeltzaleak onartu du 2021ean ministerioen arteko batzordea sortu zela berau garatzeko, eta 2023an hainbat hobekuntza ahalbidetu zirela, errege lege-dekretu bat onartuta, "baina dagoeneko beste bi urte igaro dira neurri nabarmenik gabe, eta, besteak beste, lan eta segurtasun arloko neurriak geratzen dira. Faltan botatzen duguna artista profesionalei benetan mesede egingo dieten egiturazko neurrien sorta bat da, eta ez tantaka bizi duguna", eskatu du. Lopezek aurpegiratu dio Espainiako Gobernuari, baita ere, iragan legegintzaldian aurrerapenen berri emateko sei hilean behin agertzeko konpromisoa hartu zuen arren, "ez zen horrela izan, eta ez da legegintzaldi honetan hala izaten ari”.
Artistaren Estatutuaren garapen osoa Euskal Talde Parlamentarioak behin eta berriz egin izan duen aldarrikapena da, eta berriro ere helarazi du euskal erakundeak prest daudela garapen hori errazteko, "Euskadin jarduten duten artistei mesede egiten dien neurrian", haien lan- eta bizi-baldintzak hobetuz.
Nabarmenak...
Senatua
2025/05/07
Senatua
2025/05/05
Senatua
2025/04/30
Senatua
2025/04/22
Senatua
2025/04/16
Berri ikusiagoak...
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08
Senatua
2024/04/23