Berriak
Senatua
2026/06/04
EAJ-PNVk medikuekin negoziatzen jarraitzeko asmorik duen galdetuko dio Osasun ministroari
Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoaren Lege Aurreproiektuak mediku eta fakultatiboen aurrez aurreko gaitzespena duela gogoraraziko dio Nerea Ahedok Gobernuaren kontrolerako saioan
Senatua
2026/05/27
EAJ-PNVk Euskadiren parte-hartzea eskatu du Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Ituna Ezartzeko Plan Nazionalaren prozesu osoan
Gaur aurkeztutako mozioan, Nerea Ahedok gogorarazi du autonomia erkidegoek "ez dutela ez hitzik ez botorik izan, ezta informaziorik jaso ere", nahiz eta "haiek arduratu behar diren hartzeaz eta integratzeaz, eta beren osasun edota hezkuntza sistema, gizarte zerbitzuak, adingabeen tutoretza... prestatzeaz"
Senatua
2026/05/26
Espainiako Gobernuak sare elektrikorako konexio industriala atzeratzea leporatu dio Igotz Lópezek Aagesen ministroari
Sektore Elektrikoaren Legearen mekanismoaren garrantzia azpimarratu du, industria eta mugikortasunaren deskarbonizazioan, etxebizitza berrietarako urbanizazioen eta industria-proiektuen eskaerak erraztuko lituzkeelako
Senatua
2026/05/21
EAJ-PNVk bere kezka helaraziko dio Espainiako Gobernuari garraio elektrikoaren sarerako konexio industrialaren atzerapenarengatik
Astearteko kontrol saioan, Igotz Lopezek Sara Aagesen ministroari galdetuko dio ea zergatik atzeratzen duten Sektore Elektrikoaren Legearen mekanismo baten aplikazioa, euskal industriari potentzia elektriko handiagoak lortzea galaraziz
Senatua
2026/05/12
Estefanía Beltrán de Herediak "argitasuna, irmotasuna eta sendotasuna" eskatu dio Planasi abeltzaintzaren sektorea defendatzeko otsoaren "gehiegizko babesaren" politikaren aurrean
Abeltzaintza estentsiboa defendatzeko eta otsoaren kontserbazioa kudeatzeko eskatu du, ustiategien jarraipena arriskuan jarri gabe
Senatua
2026/05/07
EAJ-PNVk otsoaren babes-mailari buruz duen jarrera zehaz dezala eskatuko dio Luis Planas ministroari
Estefanía Beltrán de Herediak Gobernuaren kontrol-saioan galdetuko dio ea bere hedapenak abeltzaintza estentsiboan eragiten duen kalteak ez ote duen justifikatzen espezie hori LESPREtik ateratzea
Senatua
2026/04/28
Igotz Lópezek "ausardia eta anbizio gehiago" eskatu dio Kultura ministroari Artistaren Estatutuaren neurriak osatzeko
Urtasuni gogorarazi dio Euskadik bere eskumenei dagozkien guztiak bete dituela, baina Espainiako Gobernuari asko geratzen zaizkiola betetzeko
Senatua
2026/04/24
EAJ-PNVk Artistaren Estatutuan jasotako neurrietan aurrerapausorik ez izateari buruz galdetuko dio Kultura ministroari
Igotz Lópezek Ernest Urtasun ministroari gogoraraziko dio 2018an onartutako kultur sektoreko lan eta bizi baldintzak hobetzeko neurriak osatu gabe daudela oraindik
Senatua
2026/04/23
Nerea Ahedok Osasun ministroari eskatu dio ez dezala "beste batzuengan utzi" medikuen grebaren erantzukizuna, eta adosteko “lidergoa eta benetako asmoa"
Egiaztatu du Esparru Estatutuaren erreforma, "gatazkaren jatorria", Osasun Ministerioaren eskumen esklusiboa dela, ez autonomia erkidegoena
Senatua
2026/04/20
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak neurriak eskatu ditu Ekialde Ertaineko gatazka dela eta nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenaren kostuen igoerari aurre egiteko
Estefanía Beltrán de Herediaren iritziz, Espainiako Gobernuaren Errege Lege Dekretuaren laguntzak "ez dira nahikoak gainkostuaren benetako inpaktua guztiz konpentsatzeko, bereziki energia-mendekotasun handiena duten sektoreetan"
Senatua
2026/04/16
EAJ-PNVk Ogasun ministroari galdetuko dio ea autonomia-erkidegoei, aldundiei eta udalei 2025eko superabitak mobilizatzen utziko dien
Astearteko kontrol saioan, Maria Dolores Etxanok Ganberan lehen aldiz izango den Arcadi España ministroari egingo dio galdera
Senatua
2026/04/08
EAJ-PNVk Nazioarteko Komunitatearekin koordinatutako irtenbide diplomatikoen aldeko apustua berretsi du
Luke Uribe-Etxebarriak Israelen itunarenganako "aldentze onartezina" deitoratu du, eta errefusatu ditu bai estatubatuarren eta hebrearren "aldebakarreko eta legez kanpoko" ekintza militarra, bai aiatolen erregimenaren errepresio "basati eta ankerra"

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















