Prentsa Aretoa
2026/09/04
EAJ-PNVk errepide garraioko profesionalei gasolioaren hobari estatalaren ordainketan izandako atzerapenak konpontzeko neurriak eskatuko dizkio Puente ministroari
Astearteko kontrol saioan, Igotz Lópezek Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari galdetuko dio zer neurri hartzea aurreikusten duen sektorearen alde
Datorren astearteko osoko bilkuran, Igotz López EAJ-PNVko senatariak Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari galdetuko dio zer neurri hartuko dituen errepideko garraioko profesionalei laguntzeko eta eragozpenak saihesteko, hala nola, gasolio profesionalaren hobari estatalaren ordainketan izandako atzerapenak.
Bestalde, azken osoko bilkuran Justizia ministroari aurkeztu zion interpelazioaren ondorioz, López senatariak, mozio baten bidez, Espainiako Gobernuari eskatuko dio Justizia Zerbitzu Publikoaren Eraginkortasunari buruzko Lege Organikoa behar bezala ezartzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak gaitu ditzala. Horretarako, guztira hamaika neurri proposatu ditu hainbat arlotan.
Era berean, María Dolores Etxanok mozio bat defendatuko du loteriaren online salmentarako araudi espezifiko bat bultzatzeko. Loteria-administrazioak Sociedad Estatal de Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen kanpoko sare bat dira, eta arautze baten ezean, ez dute segurtasun juridikorik SELAEren web-orrian salmenta digitalak zentralizatzeko aukeraren aurrean. Gainera, kasu batzuetan, ez dira ezein salmenta-punturi esleitzen, eta eragotzi egiten dute sare komertzialak dagokion komisioa jasotzea, ordaintzen dituen komisioak berrikusi behar izatetik harago.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/09/01
Senatua
2026/06/30
Senatua
2026/06/24
Senatua
2026/06/23
Senatua
2026/06/18
Berri ikusiagoak...
Senatua
2026/03/11
Senatua
2025/02/11
Enkarterri
2025/09/15
Senatua
2025/10/07
Senatua
2025/05/20

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















