Prentsa Aretoa
2026/10/02
EAJ-PNVk Morant ministroari galdetuko dio 2026an zer aurrerapen izan diren atzerritarrentzako unibertsitate-tituluen homologazioari buruz
Astearteko kontrol saioan, Luke Uribe-Etxebarriak neurriak hartzeko beharra azpimarratuko du, homologazio prozesua etengabe atzeratzen ari baita
Ahozko galdera osoko bilkuran. Luke Uribe-Etxebarria. Aurrerapenak 2026an atzerritarrentzako unibertsitate-tituluen homologazioan
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2026/10/02
Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak Diana Morant Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroari galdetuko dio, datorren asteartean, Espainiako Gobernuari egingo zaion kontrol saioan, 2026an zer-nolako aurrerapausoak ematen ari diren atzerriko unibertsitate tituluen homologazioei eta baliokidetasun adierazpenei dagokienez. Senatari abertzaleak gai horren berri emango dio unibertsitateetako ministerio-arduradunari, bere garaian adierazi baitzuen 2026an aurrerapen handiak egingo zirela.
Iazko abenduan, Uribe-Etxebarriak Morant ministroari eskatu zion atzerriko unibertsitate-tituluen homologazio prozesua eta Estatuko tituluen baliokidetasun deklarazioa bizkortzeko. "Presazkoa da. Prozedurak arinagoa izan behar du ezarritako sei hilabeteko epea ez gainditzeko, eta Eusko Jaurlaritzak eskabide horiek izapidetzeko eta baloratzeko duen eskumen betearazlea aitortu behar du". "Kezka handia da milaka migratzaileren artean, unibertsitate tituluak aitortuak izateko eskubidea eta erabat kualifikatuta dauden lanbide jakin batean aritzeko eskubidea urratzen baitzaie", azaldu zuen senatari jeltzaleak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2026/10/01
BERRIA
2026/09/29
Senatua
2026/09/24
Senatua
2026/09/15
Senatua
2026/09/10
Berri ikusiagoak...
Senatua
2026/03/11
Senatua
2025/02/11
Senatua
2025/10/07
Enkarterri
2025/09/15
Senatua
2025/05/20

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















