Berriak

Senatua

2026/02/19

Euskal Taldeak, beste indar politiko batzuekin batera, Fragaren bustoa Senatutik kentzeko eskatu du

EAJ-PNVren ustez "iraingarria da garai hartan ordena publikoko indarren arduradun nagusia zenaren irudiak leku nabarmena izaten jarraitzea Senatuko hemizikloaren sarreran"

Senatua

2026/02/17

Tubos Reunidosen krisia gainditzeko "irtenbide zehatzak emateko" eskatu dio Luke Uribe-Etxebarriak Espainiako Gobernuari

Industria ministroari eskatu dio enpresa itotzen duen zorra berregituratzeko beharra onar dezala, horren erdia Gobernu zentralari dagokiona, etorkizunean bideragarria izan dadin

Senatua

2026/02/13

EAJ-PNVk lankidetza aktiboa eskatuko dio Espainiako Gobernuari Tubos Reunidosen krisian

Asteartean Senatuan egingo den kontrol saioan, Luke Uribe-Etxebarriak Jordi Hereu Industria ministroari galdetuko dio zein jarrera hartuko duen bere Gobernuak

Senatua

2026/02/03

Beltrán de Herediak dermatosi nodular kutsakorragatiko nahitaezko txertaketa Euskadi osora zabaltzea eskatu dio Planasi

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako arduradunari galdetu dio ea zer irizpide tekniko-epidemiologikok mugatu duten txertaketa Gipuzkoara soilik eta eta abeltzaintza-sektorean babesgabetasunik ez sortzea eskatu dio

Senatua

2026/01/29

Igotz Lopezek trenbide-azpiegituretan inbertsio gehiago egiteko eskatu dio Puente ministroari, garraio publiko "segurua, puntuala eta kalitatezkoa" lortzeko

"Dirulaguntzek une jakin batean eman ditzaketen botoak ematen ez duten arren, istripuak eta heriotzak saihesten dituzte", adierazi dio senatari abertzaleak Garraio arduradunak Goi Ganberan egindako agerraldian

Senatua

2026/01/28

EAJ-PNVk dermatosi nodular kutsakorraren aurkako derrigorrezko txertaketa Gipuzkoara mugatzeko irizpideez galdetuko dio Luis Planas ministroari

Astearteko kontrol saioan, Estefanía Beltrán de Herediak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari jakinaraziko dio Euskadin hainbat lurraldetako behi-aziendak mendiko larre komunal asko partekatzen dituela

Senatua

2025/12/16

Nerea Ahedok familia ugarien behar espezifikoei erantzungo dieten formulak bilatzera premiatu du Bustinduy ministroa

Ordezkari jeltzaleak kaltetutako pertsonek etorkizuneko Familien Legeari "itxaron behar izatea" gaitzetsi du, lege horren izapidea "luze joko duela” dirudienean

Senatua

2025/12/12

EAJ-PNVk familia ugarien kategoriak eguneratzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuari

Astearteko kontrol saioan, Nerea Ahedok Pablo Bustinduy ministroari gogoraraziko dio egungo sailkapenak ez dituela egoera batzuk aurreikusten

Senatua

2025/12/02

Luke Uribe-Etxebarriak atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa arintzeko eskatu dio Unibertsitate ministroari

Tramitazioan eta balorazioan Euskadiren eskumen betearazlea onar dezala eskatu dio Morant ministroari, eta Auzitegi Gorenaren "epai onartezinak" salatu ditu

Senatua

2025/11/28

EAJ-PNVk atzerritarrentzako unibertsitate-tituluen homologazioa arintzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuari

Astearteko kontrol saioan, Luke Uribe-Etxebarriak neurriak lehenbailehen hartzeko beharra azpimarratuko du, homologazio prozesuaren atzerapen izugarria dela eta

Senatua

2025/11/27

María Dolores Etxanok Euskadiko automobilismo federazioaren desintegrazioa saihesteko jardun dezala eskatu dio berriro CSDko presidenteari

Rodríguez Uribesi leporatu dio zuzentzen duen erakundeak "ez duela jarduten, edo okerrago dena, kasu batzuetan jarduten duela eta beste batzuetan ez duela erantzuten edo beste alde batera begiratzen duela, Kirolaren Legearen 48. artikulua bete gabe"

Senatua

2025/11/25

EAJ-PNVk Berdintasun ministroaren konpromisoa lortu du emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako laguntzen dekretuak parekatzeko

María Dolores Etxanok genero-indarkeriatik babesteko eta sexu-askatasuna osorik bermatzeko legeen laguntzak bateratzea eskatu du, sexu-indarkeriarako laguntza ekonomikoen baldintza onuragarrienak eta aurrerapen esanguratsuak aplikatuko direla bermatuz

Ezagutu Gure Senatariak