Prentsa Aretoa

2026/05/21

EAJ-PNVk bere kezka helaraziko dio Espainiako Gobernuari garraio elektrikoaren sarerako konexio industrialaren atzerapenarengatik

Astearteko kontrol saioan, Igotz Lopezek Sara Aagesen ministroari galdetuko dio ea zergatik atzeratzen duten Sektore Elektrikoaren Legearen mekanismo baten aplikazioa, euskal industriari potentzia elektriko handiagoak lortzea galaraziz

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk bere kezka helaraziko dio Espainiako Gobernuari garraio elektrikoaren sarerako konexio industrialaren atzerapenarengatik

ARGAZKIA JAITSI

Igotz López EAJ-PNVko senatariak asteartean galdetuko dio hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroari zergatik atzeratu duen Espainiako Gobernuak Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 4 bis artikuluaren mekanismoaren aplikazioa, konexio industriala bizkortzeko eta garraio elektrikoaren sarearen eraginkortasuna hobetzeko helburu duena. Gobernuaren kontrolerako saioan, ordezkari abertzaleak Sara Aagesen presidenteordeari bere kezka azalduko dio, euskal industria-sektorearentzat kaltegarria den atzerapena dela eta. Izan ere, sektore horrek ezin du potentzia elektriko handiagorik eskuratu, sareak optimizatzeko eta indartzeko beharraren ondorioz, eta horrek zaildu egiten du euskal industriaren deskarbonizazioa eta lehiakortasuna, egoera horrek industria-proiektuak eta -zabalkuntzak galtzea eta industria-deskarbonizazioa dakarrelako.

Interpelazioa.  Bestalde, Nerea Ahedo senatariak Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa interpelatuko du Migrazio eta Asilorako Europako Ituna aplikatzeko diseinatutako ezarpen-neurrien inguruan. Datorren ekainaren 12an sartuko da indarrean aipatutako Ituna, eta oraindik argitzeke daude haren aplikazioari buruzko hainbat gai; izan ere, horrek mugen kudeaketari, harrera-mekanismoei, nazioarteko babes-prozedurei, jarraipen-baliabideei eta elkartasun-tresnei buruzko alderdiak mugako lurraldeen errealitatera egokitzea eskatuko du.

Ezagutu Gure Senatariak