Prentsa Aretoa

2026/04/23

EAJ-PNVk Artistaren Estatutuan jasotako neurrietan aurrerapausorik ez izateari buruz galdetuko dio Kultura ministroari

Igotz Lópezek Ernest Urtasun ministroari gogoraraziko dio 2018an onartutako kultur sektoreko lan eta bizi baldintzak hobetzeko neurriak osatu gabe daudela oraindik

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Artistaren Estatutuan jasotako neurrietan aurrerapausorik ez izateari buruz galdetuko dio Kultura ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko osoko bilkuran, Igotz López Torre EAJ-PNVko senatariak Ernest Urtasun Kultura ministroari galdetuko dio ea Artistaren Estatutuak babestutako kolektiboa pozik egon daitekeen Gobernuak orain arte bultzatutako neurriekin.

Horrela, Euskal Talde Parlamentarioak berriro eskatuko du 2018ko irailean Diputatuen Kongresuan onartu zuen txostenaren eduki osoa osatu dadila. Artistaren Estatutuaren aplikazioak hainbat neurri ezartzen ditu, lan-denborei, entsegu-baldintzei eta sektoreari dagozkion beste batzuei dagokienez, babes eta segurtasun handiagoa emateko eta kultura-sektorearen lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko.

Ezagutu Gure Senatariak