Prentsa Aretoa

2026/05/07

EAJ-PNVk otsoaren babes-mailari buruz duen jarrera zehaz dezala eskatuko dio Luis Planas ministroari

Estefanía Beltrán de Herediak Gobernuaren kontrol-saioan galdetuko dio ea bere hedapenak abeltzaintza estentsiboan eragiten duen kalteak ez ote duen justifikatzen espezie hori LESPREtik ateratzea

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk otsoaren babes-mailari buruz duen jarrera zehaz dezala eskatuko dio Luis Planas ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko osoko bilkuran, Estefanía Beltrán de Heredia EAJ-PNVren Senatuko bozeramaileak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari galdetuko dio otsoaren egungo babes-maila jaitsi beharko litzatekeen, abeltzaintza estentsiboaren iraunkortasunean eragiten ari den inpaktua dela eta. Beltran de Herediak Luis Planas ministroari eskatuko dio zehazteko zein den bere posizioa harrapari horren babes-mailari dagokionez, egun babes bereziko espezieen zerrendan sartuta dagoena. Jeltzaleen bozeramaileak zerrenda horretatik kanpo uzteko eskatu du, mehatxupean ez dagoen espeziea delako, eta abeltzaintzari egiten dizkion erasoak areagotzen jarraitzen duelako, baita Euskadin ere, ustiategi askoren etorkizuna arriskuan jarriz. "Zorroztasun zientifiko eta tekniko osoz jardun behar da espeziea zaintzeko, baina zorroztasun tekniko berarekin neurriak definitu behar dira abeltzaintza-ustiategi estentsiboak babesteko, hauen bideragarritasuna arriskuan jarri gabe, kontuan hartuta, baita ere, biodibertsitatea babesteko eta mendiak kontserbatzeko funtsezko eragileak direla", defendatzen du.

Interpelazioa. Bestalde, Luke Uribe-Etxebarria senatariak Jose Manuel Albares Kanpo Gaietako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroari Sudanek bizi duen egoera politiko, beliko eta humanitario larriaren inguruko interpelazioa egingo dio. Afrikako herrialde honek gerra zibila bizi du 2023ko apiriletik, eta gaur egun munduko krisi humanitario handienari aurre egin behar dio, milaka hildako, gosete eta 9 milioi pertsona barne desplazatuta eta 4,4 milioi baino gehiago ihes eginda herrialdetik inguruko herrialdeetara, Nazioarteko Komunitatearen axolagabekeriaren aurrean.

Ezagutu Gure Senatariak