Berriak
Senatua
2026/06/24
EAJ-PNVk Justizia Zerbitzu Publikoaren Legearen eraginkortasuna hobetzeko hainbat neurri proposatu ditu
Mozio baten bidez, Justizia Ministerioari eskatu dio "beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak" gaitu ditzala hura behar bezala ezartzeko
Senatua
2026/06/23
EAJ-PNVk Euskadin indarkeriaren biktima diren adingabeentzako epaitegi espezializatuak sortzeko eskatu dio Sira Rego ministroari
María Dolores Etxanok Gazteria eta Haurtzaro ministroari eskatu dio, LOPIVI betez, epaitegi horiek gaitu ditzala oraindik ez dauden lurraldeetan, hori egitea Estatuaren eskumen esklusiboa baita
Senatua
2026/06/18
LOPIVIk eremu judizialean indarkeriaren biktima diren adingabeentzako arreta espezializatuari buruz egindako aurreikuspenen betetzeaz galdetuko dio EAJ-PNVk Sira Regori
Maria Dolores Etxanok aurreikusitako neurrien betetze-mailaz galdegingo dio Gazteria eta Haurtzaro ministroari, Gobernuaren kontrolerako saioan
Senatua
2026/06/10
A propuesta de EAJ-PNV, el Senado reclama “gobernanza compartida” con las CCAA para implementar el Pacto Europeo sobre Migración y Asilo
Nerea Ahedo señala que “no puede existir una política migratoria eficaz si se excluye de su diseño a quienes asumen la responsabilidad directa de acogida, atención humanitaria, protección de derechos y gestión de las consecuencias sociales”
Senatua
2026/06/09
Nerea Ahedok Mónica Garcíari aurpegiratu dio “tematuta dagoela” Estatutu Markoaren negoziazioan Osasun Ministerioak duen erantzukizuna erkidegoei egozten
Ministroari eskatu dio "bere betebeharrak" egin ditzala negoziazioaren, lanbide-sailkapenaren, erretiroaren eta abarren esparruan, autonomia-erkidegoei ez dagozkienak, baina grebaren ondorioak jasaten dituztenak
Senatua
2026/06/04
EAJ-PNVk medikuekin negoziatzen jarraitzeko asmorik duen galdetuko dio Osasun ministroari
Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoaren Lege Aurreproiektuak mediku eta fakultatiboen aurrez aurreko gaitzespena duela gogoraraziko dio Nerea Ahedok Gobernuaren kontrolerako saioan
Senatua
2026/05/27
EAJ-PNVk Euskadiren parte-hartzea eskatu du Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Ituna Ezartzeko Plan Nazionalaren prozesu osoan
Gaur aurkeztutako mozioan, Nerea Ahedok gogorarazi du autonomia erkidegoek "ez dutela ez hitzik ez botorik izan, ezta informaziorik jaso ere", nahiz eta "haiek arduratu behar diren hartzeaz eta integratzeaz, eta beren osasun edota hezkuntza sistema, gizarte zerbitzuak, adingabeen tutoretza... prestatzeaz"
Senatua
2026/05/26
Espainiako Gobernuak sare elektrikorako konexio industriala atzeratzea leporatu dio Igotz Lópezek Aagesen ministroari
Sektore Elektrikoaren Legearen mekanismoaren garrantzia azpimarratu du, industria eta mugikortasunaren deskarbonizazioan, etxebizitza berrietarako urbanizazioen eta industria-proiektuen eskaerak erraztuko lituzkeelako
Senatua
2026/05/21
EAJ-PNVk bere kezka helaraziko dio Espainiako Gobernuari garraio elektrikoaren sarerako konexio industrialaren atzerapenarengatik
Astearteko kontrol saioan, Igotz Lopezek Sara Aagesen ministroari galdetuko dio ea zergatik atzeratzen duten Sektore Elektrikoaren Legearen mekanismo baten aplikazioa, euskal industriari potentzia elektriko handiagoak lortzea galaraziz
Senatua
2026/05/12
Estefanía Beltrán de Herediak "argitasuna, irmotasuna eta sendotasuna" eskatu dio Planasi abeltzaintzaren sektorea defendatzeko otsoaren "gehiegizko babesaren" politikaren aurrean
Abeltzaintza estentsiboa defendatzeko eta otsoaren kontserbazioa kudeatzeko eskatu du, ustiategien jarraipena arriskuan jarri gabe
Senatua
2026/05/07
EAJ-PNVk otsoaren babes-mailari buruz duen jarrera zehaz dezala eskatuko dio Luis Planas ministroari
Estefanía Beltrán de Herediak Gobernuaren kontrol-saioan galdetuko dio ea bere hedapenak abeltzaintza estentsiboan eragiten duen kalteak ez ote duen justifikatzen espezie hori LESPREtik ateratzea
Senatua
2026/04/28
Igotz Lópezek "ausardia eta anbizio gehiago" eskatu dio Kultura ministroari Artistaren Estatutuaren neurriak osatzeko
Urtasuni gogorarazi dio Euskadik bere eskumenei dagozkien guztiak bete dituela, baina Espainiako Gobernuari asko geratzen zaizkiola betetzeko

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















