Prentsa Aretoa
2026/06/23
EAJ-PNVk Euskadin indarkeriaren biktima diren adingabeentzako epaitegi espezializatuak sortzeko eskatu dio Sira Rego ministroari
María Dolores Etxanok Gazteria eta Haurtzaro ministroari eskatu dio, LOPIVI betez, epaitegi horiek gaitu ditzala oraindik ez dauden lurraldeetan, hori egitea Estatuaren eskumen esklusiboa baita
EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak indarkeriaren biktima diren adingabeentzako epaitegi espezializatuak Estatu osoan zabal ditzala eskatu dio Gazteriako eta Haurtzaroko ministroari. Senatuko gaurko kontrol saioan, Etxanok Sira Rego ministroari eskatu dio LOPIVIren edukia osorik bete dezala eta epaitegi horiek sor ditzala oraindik existitzen ez diren lurraldeetan, Euskal Autonomia Erkidegoan kasu. "Euskadin eraikitzen ari garen ereduak haurrentzako atal judizial espezializatu bat behar du, eta hori Estatuaren eskumen esklusiboa da", nabarmendu du.
Etxano senatariak gogorarazi duenez, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Osorik Babesteko Lege Organikoak ezartzen zuen 2022ko ekaina baino lehen Gobernuak Gorteetara bidali behar zuela haurren aurkako indarkerian espezializatutako epaitegiak sortzeko lege-proiektu bat, baina, 422/2025 Errege Dekretuaren arabera, hiru atal judizial baino ez dira sortu. Gainera, Etxano kezkatuta agertu da ministroak legea aldatzeko proposatu duen aurreproiektuagatik, izan ere, "LOPIVIren jarraipen-txostenean arazoa berariaz aitortzen duten arren, Ministroen Kontseilutik ez dute irtenbiderik planteatzen ez eskatzen. Izan ere, ez du jorratzen lau atal horiek dakarten gutxiegitasuna; Estatuak eskumen-titulurik ez duen eremuak arautzen hasten da ", adierazi du.
Horrela, Estatuak, "bereak eta esklusiboak diren eskumenak erabili beharrean, ez dagokiona arautzen duen aurreproiektu bat aurkezten du, eta ez du dagokiona konpontzen. LOPIVIren azken xedapenetako hogeigarrenak agintzen zuen espezializazio judiziala lau atalekin ebatzitzat ematen ez baduzu, behintzat", esan dio ministroari.
Senatari jeltzaleak gogorarazi du, halaber, 2024ko Haurren Euskal Legeak Euskadin garatzeko jada jaso zuela LOPIVIn xedatutakoa, eta berezko eskumenak garatzeko abian jarritako hainbat neurri zerrendatu ditu, hala nola Gasteizko lehen Barnahusa, gune bat sortuz non zerbitzu guztiek teilatu beraren pean lan egiten duten adingabeak bere testigantza errepikatu beharrik izan ez dezan, edo ongizatearen koordinatzailearen figura ikastetxeetan, edota kirolean eta aisialdian babesteko ordezkaria hedatzea, profesionalen derrigorrezko prestakuntza bermatzeaz gain. "Euskadik dagokiona betetzen du", baieztatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2026/06/18
Senatua
2026/06/10
Senatua
2026/06/09
Senatua
2026/06/04
Senatua
2026/05/27
Berri ikusiagoak...
Senatua
2026/03/11
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















