Prentsa Aretoa
2025/01/08
Francisco Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrenerako Espainiako Gobernuak antolatu dituen ekitaldien aurkezpenean izan da EAJ-PNV
Euskal Taldeak Senatuan duen bozeramaile Estefanía Beltrán de Heredia, Madrilgo Sofia Erreginaren Museoan gaur egin den ekitaldian izan da, eta bertan aldarrikatu du "EAJ-PNVk demokraziarekin eta giza eskubideekin duen konpromisoa"

Estefanía Beltrán de Heredia, Senatuko Euskal Taldearen bozeramailea, Espainiako Gobernuak Francisco Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrena dela-eta antolatu dituen ekitaldien aurkezpenean izan da, EAJ-PNVren ordezkari gisa. Beltrán de Herediak bertan aldarrikatu du "EAJ-PNVk demokraziarekin eta giza eskubideekin duen konpromisoa", eta gogora ekarri du jeltzaleak "eskubide zibil eta demokratikoen defentsaren buru direla Madrilen, Sekretu Ofizialen Legearen erreformaren gisako ekimenekin". Senatari jeltzalearen esanetan, tamalez, Gobernu Zentralak ez ditu gainerako alderdi politikoak kontuan hartu, egin nahi dituen ekintza horiek antolatzeko orduan, eta ziurtatu du EAJ-PNVk parte hartuko duela "demokrazia eta eskubideak benetan goresteko eta defendatzeko" egingo diren ekitaldietan, eta ez norberekeriak edo alderdikeriak gidatuta egingo diren horietan.
Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek Euskadi Irratian esan du berak ez duela gonbidapenik jaso gaur Madrilen egin den ekitaldirako, eta horregatik ez dela bertaratu. Estebanek bide batez ohartarazi duenez, "Francoren heriotzan horrenbesteko fokua jartzeak kontrako ondorioa sor dezake, Vox eta eskuin muturra ekitaldi-ziklo horren onuradun izan daitezen". Era berean, ordezkari jeltzaleak gogorarazi duenez EAJ-PNVren aldetik "ez genituen ontzat eman Trantsizioan hartu ziren hainbat erabaki".
Nabarmenak...
Senatua
2025/02/11
Senatua
2025/02/06
Senatua
2025/01/28
Senatua
2024/12/19
Senatua
2024/12/18
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08