Prentsa Aretoa

2024/11/13

Estefanía Beltrán de Herediaren iritziz, administrazioek bere eskumenen arabera, utzikeriarik gabe eta berzentralizatzeko ahaleginik gabe lagundu behar dute DANAk eragindako kalteak berreskuratzeko

Euskal Taldearen elkartasuna helarazi die kaltetuei, eta hondamendiaren erantzukizunei buruzko "liskar lotsagabean" parte hartzeari uko egin dio

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

 

EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak administrazioek danaren ondorio suntsitzaileei erantzuteko laguntza ematea defendatu du, "administrazio bakoitzari dagozkion eskumenak arduraz erabiliz, utzikeriarik gabe eta zentralizatzeko ahaleginik egin gabe". Senatuko osoko bilkuran, Beltran de Herediak Euskal Taldearen elkartasuna eta maitasuna helarazi die hondamendian kaltetutako pertsonei, eta, aldi berean, uko egin dio haien erantzukizunei buruzko "liskar lotsagabeetan parte hartzeari". "Denbora egongo da aztertzeko", adierazi du, "orain interesa desagertutako pertsonak bilatzeko lanetan zentratu behar da, eta kaltetutako herritarren premia larrienei erantzuna ematera. Ez dago lekurik eztabaida alderdikoietarako, ezta administrazioen artekoa ere".

PPren ekimen baten eztabaidan, bozeramaile jeltzaleak onartu du neurriak eta baliabide ekonomikoak berehala ezarri behar direla berreraikuntzarako, hala nola Espainiako Gobernuak onartutako dekretuan jasotakoak, "kopuru aldetik nahikoa diren ala ez baloratu gabe". Era berean, Beltran de Herediak adierazi duenez, premiazkoa bada ere gobernuek funtsak Errege Dekretuen bidez hedatzea, epe ertain eta luzerako neurri eta baliabide ekonomikoen kasuan, "aurrekontuen aldaketen bidez egin daiteke edo Errege Dekretuekin jarraitzea ere posible da, nahiz eta, zorroztasun eta segurtasunagatik, egokiena plangintza fiskala, beharrezko gastu eta inbertsioak barne hartzen dituzten aurrekontuak edo Estatuko Aurrekontu Orokorretan beharrezko malgutasuna eta aldaketak ahalbidetzen dituen lege osagarri bat txertatzea den". Helburu horretarako, EAJ-PNVko bozeramaileak adierazi du "logikoena akordio politiko zabal baten bidez egitea da, eta hori da PPk une honetan ukatzen duena".

Ezagutu Gure Senatariak