Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!

Prentsa Aretoa

2025/02/11

Nerea Ahedok Elma Saiz ministroari leporatu dio ezin duela "denbora gehiago luzatu" amiantoaren biktimen konpentsazio-funtsaren araudiaren onarpena

Ohartarazi dio "ez duela balio eskubide bat aitortzeak, ezin bada gauzatu", legearen araudia indarrean egon beharko litzatekeenetik bi urte bete direnean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Nerea Ahedo senatariak Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari aurpegiratu dio ezin duela "denbora gehiago luzatu" Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa sortzeko Legearen araudiaren onarpena. Gobernuaren kontrolerako saioan, gaur Senatuan, Ahedok Elma Saiz ministroari exijitu dio zehazteko noiz izango den indarrean 2023ko urtarriletik onartuta egon behar zuen araudia, hori gabe biktimek ezin dituztelako kalte-ordainak eskatu. "Ez du balio eskubide bat aitortzeak, ezin bada gauzatu, eta ezin da gauzatu, martxan jarriko lukeen araudia falta delako", esan du. "Bi urteko atzerapena darama, eta biktima askok ez dute denbora hori".

Ordezkari jeltzaleak behin baino gehiagotan galdegin dio Espainiako Gobernuari gai honen inguruan, eta deitoratu egin du gaur ministroak aitzakiak erabili izana eta “erantzun moduan ‘ez dakit, ez dut erantzuten’ ematea, eta astelehenean biktimei araudia eratzeko prozedura zein izango den esango diezula, eratuta egon behar zuenetik bi urtera". Ahedok azaldu duenez, funtsaren sorrera "justiziazkoa da, eta zor historiko bat kitatzen du, ardura publiko argia da; horregatik, arduragabekeria iruditzen zaigu Espainiako Gobernuak amiantoaren biktimentzako konpentsazio funts bat sortzeko Legea betetzean ezer egin ez izateak hauei auzitan jarraitzera kondenatzen dituela" kalte-ordainak erreklamatu ahal izateko.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Ezagutu Gure Senatariak