Berriak

Senatua

2026/03/12

EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari galdetuko dio zer neurri zehatz hartuko duen gerrak Iranen eta Ekialde Hurbilean izango dituen ondorio ekonomiko negatiboak arintzeko

Asteartean Senatuan egingo den kontrol saioan, Luke Uribe-Etxebarria senatariak neurriak hartzeko eskatuko dio Ekonomia ministroari, herritarrengan eta enpresengan eragin nabarmena izaten ari den egoeraren aurrean, eta larriagotu egin daitekeena gatazka luzatzen bada

Senatua

2026/03/11

María Dolores Etxanok gastu-araua malgutzeko eskatu dio Ogasun ministroari, administrazio publikoek baliabideak herritarren beharretara bidera ditzaten

Salatu du Estatuak "zaharkituta" dauden arauak aplikatzen dituela, zorpetze-arazoak dituzten administrazioak eta saneatuta daudenak bereizten ez dituztenak, zerbitzu publikoetan edo inbertsioan egiten duten gastua mugatuz

Senatua

2026/03/04

Estefanía Beltrán de Herediak memoria eta gardentasuna ezin direla selektiboak izan adierazi du eta 1976ko martxoaren 3ko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du

Poliziak erabilitako "indarkeria neurrigabea eta justifikaziorik gabea" gaitzetsi du, eta jeltzaleek Espainiako Gobernuari krimenetan Estatuak duen "erantzukizun zuzena" onartzeko eskatzen jarraituko dutela aurreratu du

BERRIA

2026/03/03

EAJ-PNVk Espainiako Gobernuaren konpromisoa lortu du Irunen iragaitzazko migratzaileei arreta emateko zerbitzuak baldintza berberetan mantenduko duela

Nerea Ahedok egoera argitzeko eskatu dio Elma Saiz ministroari, mugako herri gipuzkoarrean arreta humanitarioko ohiko baliabidea ixteagatik dagoen kezkaren aurrean

Senatua

2026/02/26

Senatuko Mahaiak Fragaren bustoa kentzeari uko egin izana deitoratu du EAJ-PNVk

Euskal Taldeak "harridura baino haserre gehiago" adierazi du erabakiarekin, eta berretsi du irudiaren presentzia “iraingarria” Goi Ganberan bateraezina dela Memoria Demokratikoaren Legearekin

Senatua

2026/02/26

EAJ-PNVk Irunen iragaitzazko migratzaileei arreta emateko zerbitzuei buruz galdetuko dio Espainiako Gobernuari

Asteartean Senatuan egingo den kontrol saioan, Nerea Ahedok Elma Saiz ministroari galdetuko dio ea aldaketarik egitea aurreikusita dagoen

Senatua

2026/02/25

EAJ-PNVk Senatuan eskatu du Espainiako Gobernuak onar dezala Estatuaren erantzukizun zuzena 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako krimenetan

Sekretu Ofizialen Legea indargabetzea eta gertakariei dagokien dokumentazioa desklasifikatzea ere eskatuko du sarraskiaren 50. urteurrenean egingo den osoko bilkuran defendatuko duen mozio baten bidez

Senatua

2026/02/19

Euskal Taldeak, beste indar politiko batzuekin batera, Fragaren bustoa Senatutik kentzeko eskatu du

EAJ-PNVren ustez "iraingarria da garai hartan ordena publikoko indarren arduradun nagusia zenaren irudiak leku nabarmena izaten jarraitzea Senatuko hemizikloaren sarreran"

Senatua

2026/02/17

Tubos Reunidosen krisia gainditzeko "irtenbide zehatzak emateko" eskatu dio Luke Uribe-Etxebarriak Espainiako Gobernuari

Industria ministroari eskatu dio enpresa itotzen duen zorra berregituratzeko beharra onar dezala, horren erdia Gobernu zentralari dagokiona, etorkizunean bideragarria izan dadin

Senatua

2026/02/13

EAJ-PNVk lankidetza aktiboa eskatuko dio Espainiako Gobernuari Tubos Reunidosen krisian

Asteartean Senatuan egingo den kontrol saioan, Luke Uribe-Etxebarriak Jordi Hereu Industria ministroari galdetuko dio zein jarrera hartuko duen bere Gobernuak

Senatua

2026/02/03

Beltrán de Herediak dermatosi nodular kutsakorragatiko nahitaezko txertaketa Euskadi osora zabaltzea eskatu dio Planasi

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako arduradunari galdetu dio ea zer irizpide tekniko-epidemiologikok mugatu duten txertaketa Gipuzkoara soilik eta eta abeltzaintza-sektorean babesgabetasunik ez sortzea eskatu dio

Senatua

2026/01/29

Igotz Lopezek trenbide-azpiegituretan inbertsio gehiago egiteko eskatu dio Puente ministroari, garraio publiko "segurua, puntuala eta kalitatezkoa" lortzeko

"Dirulaguntzek une jakin batean eman ditzaketen botoak ematen ez duten arren, istripuak eta heriotzak saihesten dituzte", adierazi dio senatari abertzaleak Garraio arduradunak Goi Ganberan egindako agerraldian

Ezagutu Gure Senatariak