Berriak

Senatua

2025/11/25

EAJ-PNVk Berdintasun ministroaren konpromisoa lortu du emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako laguntzen dekretuak parekatzeko

María Dolores Etxanok genero-indarkeriatik babesteko eta sexu-askatasuna osorik bermatzeko legeen laguntzak bateratzea eskatu du, sexu-indarkeriarako laguntza ekonomikoen baldintza onuragarrienak eta aurrerapen esanguratsuak aplikatuko direla bermatuz

Senatua

2025/11/20

EAJ-PNVk Berdintasun ministroari galdetuko dio noiz hasiko dituen emakumeen aurkako indarkeria matxisten biktimei laguntzak emateko baldintzak bateratzeko lanak

Astearteko kontrol saioan, María Dolores Etxanok haiek parekatzeko eskatuko du, biktima guztiei baldintza onuragarrienak aplikatuko zaizkiela bermatuz

Senatua

2025/11/19

Nerea Ahedok errotze soziolaboralaren esparruan lan eskaintza duten migratzaileei prozedurak bizkortzea eta aldi baterako lan baimenak ematea eskatu du

Bere iritziz "‘win-win‘ izango litzateke; guztiok irabazten dugu: enpresak, behar dituen lanpostuak betetzeaz, eta migratzaileak, bere egoera erregularizatuz"

Senatua

2025/11/18

Estefanía Beltrán de Herediak heldutasun demokratikoa eskatu dio Ángel Víctor Torres ministroari Sekretu Ofizialen Legea "berehala erreformatzeko"

Azpimarratu du ezin dela "50 urteko askatasunaz" hitz egin, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren erantzuleak "babesten eta ezkutatzen" diren bitartean, eta biktimek oraindik ez dutenean egia ezagutzen

Senatua

2025/11/13

EAJ-PNVk Torres ministroari galdetuko dio ea bateragarri ikusten duen Sekretu Ofizialen Legea Memoria Demokratikoaren defentsarekin

Astearteko kontrol saioan, Estefanía Beltrán de Herediak Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko arduradunari zuzenduko dio bere galdera

Senatua

2025/11/11

Estefanía Beltrán de Herediak Europako Arrantza komisarioari adierazi dio arrantza-sektorea babesteko finantza-esparru berriaren proposamenak inboluzioa dakarrela Euskadik EBko maila anitzeko gobernantzan parte hartzeko

Costas Kadisi jakinarazi dio urte anitzeko finantza-esparruaren berrikuspenak "presioa areagotzen duela programak estatu mailako erreformetara soilik lerrokatzeko, eskualde bakoitzaren berezitasunak kontuan izan gabe”

Senatua

2025/11/05

EAJ-PNVk bi zuzenketa gehitu dizkio Mugikortasun Iraunkorraren Legeari Senatuan, euskal industriaren elektrifikazioaren aldeko neurriak ezartzeko

Zuzenketak Kongresuan berretsi beharko dira, eta kontsumitzaile bat baino gehiago konektatu ahal izango litzateke dagoen potentzia guztia erabiltzen ez duen azpiestazio elektriko batera, bai eta proiektu irmoak plangintzetara azkar gehitu ahal izatea ere

Senatua

2025/11/04

Igotz Lópezek Enkarterrin trenbidearen segurtasun eta zerbitzu arazo larriekin duten kezka helarazi dio Óscar Puente ministroari

Istripuak saihesteko neurriak eskatu dizkio Garraio ministroari, joan den astean Zallako tren-pasagune batean gertatutakoa bezala, non pertsona bat hil zen

Senatua

2025/10/31

EAJ-PNVk zuzenketak aurkeztu dizkio Mugikortasun Iraunkorraren Legeari, euskal industriaren aldeko neurriak ezartzeko

Euskal Taldeak Senatuan eskatu du berriro heltzeko zenbait proiektu lehendik zegoen potentzia guztia erabiltzen ez duen kontsumitzaile bat zegoen azpiestazio batera konektatzeko aukerari, eta garraio publikorako energia-hornidurako kontratuak hamar urtera luzatzeko, sektoreari egonkortasun handiagoa emateko.

Senatua

2025/10/21

Igotz Lópezek ohartarazi du Ministerioaren epaitegien berrantolaketak atzerapenak dakartzala eta babesgabetasun gehiago eragiten diela biktimei, bereziki emakumearen aurkako indarkeria kasuetan

Bolaños ministroari jakinarazi dio, 422/2025 Dekretua onartuta, euskal epaitegien arazoak "ez direla konpontzen, kontrakoa baizik", eta Barakaldon eta Gasteizen antzemandako distortsioak aipatu dizkio

Senatua

2025/10/08

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak babes eraginkorragoa eta anbiziotsua eskatu du Euskadiko eta Europako siderurgia-sektorearentzat

Luke Uribe-Etxebarriak, halaber, lehiakide globalekiko baldintza-berdintasuna berrezartzea, sektoreko merkataritza-baldintzak hobetzea, inbertsioa sustatzea eta Estatu Batuekin arantzelaren murrizketa negoziatzea ere eskatu du

Senatua

2025/10/07

Igotz Lópezek Garraio ministroaren konpromisoa lortu du Loiuko aireportuan hegaldiak 24 ordura ez luzatzeko

Inguruko udalerrietako bizilagunen kezka helarazi dio Óscar Puente ministroari terminala zabaltzeak gaueko hegaldiak egitea ekar lezakeelako

Ezagutu Gure Senatariak