Prentsa Aretoa
2026/03/12
EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari galdetuko dio zer neurri zehatz hartuko duen gerrak Iranen eta Ekialde Hurbilean izango dituen ondorio ekonomiko negatiboak arintzeko
Asteartean Senatuan egingo den kontrol saioan, Luke Uribe-Etxebarria senatariak neurriak hartzeko eskatuko dio Ekonomia ministroari, herritarrengan eta enpresengan eragin nabarmena izaten ari den egoeraren aurrean, eta larriagotu egin daitekeena gatazka luzatzen bada
Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. Luke Uribe-Etxebarria. Gerraren ondorio ekonomiko negatiboak arintzeko neurri zehatzak
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2026/03/12
Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroari galdetuko dio datorren asteartean Espainiako Gobernuak zein neurri zehatz hartuko dituen Iranen eta Ekialde Hurbilean ematen ari den gerraren ondorioz sortzen ari diren ondorio ekonomiko negatiboak arintzeko. Gobernuaren kontrolerako saioan, ordezkari jeltzaleak neurri zehatzak har ditzala eskatuko dio Gobernu zentralari herritarrengan eta enpresengan eragin nabarmena izaten ari den egoera horri aurre egiteko, are gehiago larriagotu daitekeen egoera gerrak iraupen luzea badu.
Senatariak adierazi duenez, "ziurgabetasun handiko egoera bizi dugu, ez baitakigu gatazka beliko horrek zenbat iraun dezakeen", baina itxura guztien arabera "prezioek gora egingo dute, eta horrek eragina izango du herritarrengan eta enpresetan, bereziki, sektore jakin batzuetan, hala nola garraioan eta industria siderurgikoan, elektrizitate asko kontsumitzen baitu". "Dagoeneko lehen inpaktu ekonomikoak jasaten ari gara, gasolioaren eta gasolinaren igoerarekin, bai eta Euriborra ere, espero den goranzko inflazioaren ondorioz. Horrek eragina du garraioen sektorean eta, aldi berean, erosketa-saskian eta familia-ekonomietan. Eta gasaren igoera martxo-apirileko fakturetan nabarituko da ", dio Uribe-Etxebarriak. "Enpresek kostuen igoera handia nabarituko dute, batez ere, elektrointentsiboek, Euskadin ezarpen handia dutenak", azpimarratu du senatari abertzaleak, eta, beraz, "beharrezkoa da neurri zehatzak hartzea aurrea hartzeko eta hainbat agertoki aurreikusteko".
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/08
Senatua
2026/04/07
Senatua
2026/04/06
Senatua
2026/03/31
Senatua
2026/03/17
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















