Prentsa Aretoa
2026/04/06
EAJ-PNVk Senatura eramango du Guernica Guggenheim Museora aldi baterako eramateko erreklamazioa
Biharko kontrol saioan, Igotz Lópezek Kultura ministroari galdetuko dio zergatik ez dituen aztertu nahi Lehendakariak eskatutako mailegua gauzatzeko beharrezkoak diren baldintzak
Ahozko galdera osoko bilkuran. Igotz López. Gernika Bilboko Guggenheim Museora eramatea
AHOZKO ERANTZUNA OSOKO BILKURAN - 2026/04/06
EAJ-PNVko Igotz López senatariak Kultura ministroari galdetuko dio, biharko Gobernuaren kontrol saioan, zergatik Ministerioak uko egiten dion Picassoren Guernica artelana Bilboko Guggenheim Museoari aldi baterako maileguan uzteko beharrezko baldintzak aztertzeari.
Horrela, Euskal Talde Parlamentarioak Senatura eramango du Imanol Pradales lehendakariak eta Ibone Bengoetxea lehendakariordeak egindako erreklamazioa, bai Pedro Sánchez Gobernuko presidenteari, bai Ernest Urtasun ministroari, Picassoren koadro sinbolikoa Bizkaiko hiriburuko museora eramateko bertan erakutsi ahal izateko, hain zuzen ere lehen Jaurlaritza autonomikoaren sorreraren eta Gernikako bonbardaketaren 90. Urteurrenaren inguruan. Eusko Jaurlaritzak ministerioari eskatzen dio txosten posibilista bat egin dezala, salbuespenezkoa eta goi mailakoa, aztertuz ea baldintzarik, baliabide teknikorik eta bermerik badagoen aldi baterako eta ezohiko lagapen baterako, borondate politiko partekatu batetik.
Beste alde batetik, Euskal Taldeak ez du egingo biharko kontrol saiorako aurreikusita zuen galdera, Espainiako Gobernuak sustatutako Sektore Elektrikoaren Legearen aldaketak garraio elektrikoaren sarearen konexio industrialean ekarriko duen atzerapenari buruzkoa, Sara Aagesen hirugarren lehendakariorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak osoko bilkuran ez dela egongo iragarri ondoren.
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/08
Senatua
2026/04/07
Senatua
2026/03/31
Senatua
2026/03/17
Senatua
2026/03/12
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















